polena-7.jpg

Bibliografia

Mugarik gabeko zerrenda jarri daiteke erleei buruzko informazioaren iturriak aipatzekoan. Euskarazkoak ez dira izugarri ere liburu moduan argitaratuak. Asko dira, noski, euskarazko aldizkari edo egunkarietan  argitaratu diren artikuluak. 

Ziur naiz, halere, euskarazkoetan ere izango direla hemen jasom gabekoak. Eskertuko genuke web gune honen erabiltzaileek ezagutzen dituztenak jakin araziko balizkigute bertan itsasteko. Ziur gaude atal bizia izango dela eta etengabe eguneratu beharrekoa.

Euskarazkoan dagoen bibliografia guztia jasotzen ahalegindu bagara, ez dugu berdin jokatu erdarazkoan. Erdarazko zerrendan guk ezagutu eta erabili ditugunak sartu ditugu. Denborarekin bakoitzari buruzko iritzia erantsiko dugu, titulua klikatzean zabaltzen dena. Gure helburua litzateke kopurua ez gehiegi handitzea, baizik eta, aukera bat eginez, garrantzitsuenak eta eguneratuenak uztea.

Erdarazkoetan ere atentzio berezia mereziko lukete Euskal Herrian argitaratu direnak edo eta Euskal Herriko produktuei buruz argitaratu direnak, nahiz eta egileak kanpokoak izan. Hauetan ahalegindu gara, eta hala jarraitu nahiko genuke, ahalik eta informazio gehiena biltzen. 

PrintEmail