martxel2-9.jpg

Erlezaintzari buruzko bibliografia

Euskaraz

Aizpurua, M. (1989): Erleen Bizitza ezkutua. Gaiak BILDUMA "Zientzia eta natura" (4); Donostia, 1989. 222 or.

Aizpurua, M. (1992): Iturrarango erlategia. Gipuzkoako Foru Aldundia; Donostia, 1992. 55 or.

Artean Askoren (1991): Nola  egiten den eztia. Ediciones Susaeta. Oasi Bilduma; Madrid.

Bartolo Ayerbe, B (1996):. Zaarrak berrituz. Auspoa Liburutegia, zk. 241, 159 or.

Azkue, RM (1935-1947): in: Euskalerriaren Yakintza (I.alea, III Atala.). 5 or.


Erleen inguruko sineste eta ohiturak jasotzen ditu.

Bizkaiko Erlazainen Elkartea (1985): Erlazantzako oinarrizko ezaguerak (Euskaraz (X.Kintanak Itzulia) eta espainieraz). Bizkaiko Foru Aldundia; Bilbo.

Bizkaiko Erlazainen Elkartea (1991): Erlazantzarako Oinarriak (Euskaraz (X.Kintanak Itzulia) eta espainieraz). Bizkaiko Foru Aldundia; Bilbo. (1985ekoaren berrargitalpena).

Duvoisin (1858): Erleez, in: Laborantzako Liburua, edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (. XXXVI Atala); Baiona (Berrargitalpena:. Edit. Hordago, Donostia)


Idatzia Jean Pierre Duvoisin kapitainak, 1858 urtean. Hau ere elkarrizketa moduan dago antolatua, eta honek ere badu erlezaintzari buruzko atal bat, XXXVI.a.

Eguren, JM (1867)   Arbisca  prochugarriac /  Prochuzco insektok, in: Método práctico para enseñar castellano en las escuelas vascongadas. 185-222 or.


Gipuzkoako Lehen Mailako Irakaskuntza Publikoa 1860ko hamarkadan hasi zen. Urte horretako erroldan ageri denez, Gipuzkoako biztanlegoaren % 70ak ez zekien irakurtzen eta idazten. Juan María Eguren azaltzen da Gipuzkoako eskoletako ikuskatzaile bezala (1860-1877). 1867an egindako liburuaren helburua Gipuzkoako ume euskaldunei espainiera erakustea zen ("la inmensa mayoría de los niños que asisten a las escuelas de nuestro de pais no entiende el castellano")  .

Elizondarra, Aita Kaputxino Prantzisko (1932): Loretegi berria (Sei kapitulu erleei eskainiak). Iruñea.

Etcheverry, P. (1922) Laborarien gidaria, 22.en artikulua. Baiona. 4 or.

F.Setien, J . (1972): Erleak eta eztia. Ikastolako Liburutegia, 2; Donostia.

Galartza, E. (2015): Gipuzkoako Erlezaintza Gidaliburua. Gipuzkoako Erlezain Elkartea. Zaldibia.

Goyhetche Apheça (1978): Liztorrak eta erleak (Fábula XXIII (21 du libre 1.) (1852), en: Fableac edo aleguiac La Fontenenetaric berechiz hartuac, eta Goyhetche Apheçac franxesetik escoara berxutan itçuliac; Edit. Hordago, Donostia.

Iakakortexarena, T. (1988) Erlezaintza (2 tomo). Kardaberaz BILDUMA (39-40), Librería Técnicas de Difusión; Tolosa. 1312 or.

Txomin Iakakortexarena apaiza zen eta Ameriketara ihes egin zuen Espainiako guda zibilean. Han herri oso bat jarri zuen erlezaintzatik   biziz. Euskal Herrira itzuli zenean idatzi zituen bi tomo hauek eta edizio osoa oparitu zuen Gipuzkoako klero eta erlezainen artean bere ondasun guztiak horretan xahutuz. Chapeau!

  Informazio asko dago bi liburukote horietan eta pasarte biziki politak daude. Berak aitortzen zuenez, liburu horiek egitean izan zuen helburu nagusia izan zen euskaraz, inongo hizkuntzetako mailegurik gabe, idatz zitekeela obra tekniko bat. Ondorioz, ulertzen zailak diren pasarte asko ditu bere obrak, bere garbizaletasunak bultzata, ez baitzuen Euskal Herriko tradizio garbizalea bera ere jarraitu.

Iturriaga, AP, Duvoisin, J., Uriarte, PJA, L'Abbé Inchauspe (1857):  Diálogos vascos: guipuzcoanos, Biscaïens, Labourdins, Souletins.  Bigarren jolasa, 5 or., Londres.

La Hulotte (1995): Erleak. La Hulotte aldizkariaren ale bikoitza (28/29) (X.Kintanaren itzulpena) :. En: Erlazantza Aldizkaria 27/28 alea. GEE. Zizurkil.

López Mendizabal, I. (1933): Erleak: Beren eta Bizitza oiturak. López Mendizabal'enean. Tolosa. 28 or.

 Mazeris, Jean-Baptiste (1932): Erliak (Eskuizkribua zubereraz), in: Euskaltzaindiaren Lafitte Funtsa (Laf-311-087), 23 or. eta K. Altonaga: Ekaia-26 (2013), or. 459.495 

Pascual de Iturriaga, A. (1887): Erleen gañean jolasa, in: Euskal Erria, 2 or.


Jatorrizko obra Agustín Iturriaga hernaniarrak eskolako umeei gaztelania irakasteko idatzitakoa da, 1842an, "Diálogos bascocastellanos para Las Escuelas de Primeras Letras de Guipúzcoa". Obra hau Bonaparte printzeak beste euskalkietako itzulpenekin argitaratu zuen. 1963an Jolasak izenburupean berrargitaratu zen. Liburu horrek badu atal bat erlezaintzari buruz.

Santa Bárbara, J. (1827):   Erle gobernatzalleen  guidariya, edo erleac gobernatceco modua. Iruñea. (Faksimila: 1993an Bizkaiko Foru-Aldundiak).

E uskaraz erlezaintzari buruz idatzitako lehen obra. Gaztelaniaz Joaquin de Santa Bárbara karmeldar arabarrak 1927an idatzi zuen " Guía de colmeneros o tratado práctico de abejas, acomodado por su estilo y claridad a toda especie de gentes con una breve exhortación a fin de que los pudientes de esta península pongan abejas para utilidad del común y particulares, impreso a expensas de Juan José Olano en Pamplona, 1827 por Francisco Erasun y Rada".

Urte berean argitaratu zen haren euskarazko itzulpena, " Erle gobernatzalleen guidariya edo erleac gobernatzeco modua. Gende gucientzat chit modu egoquian eta claro paratua, ceñean ipintcen da eaquinde edo exortu labur bat, Españia onetaco dezaqueen guciac para ditzaten erlateguiac gende comunaren eta particularren provechuraco. Aita fr. Joaquín de Santa Barbara Carmelitac zazpi parte edo zatian gaztelaniaz arguitara emana, ipiñi du eusqueraz provincia Guipuzcoaco euscaldun batec,Iruñean, Franzisko Erasunen etxean, 1827. urtean". Gipuzkoar euskaldun hau ezezaguna da.

Espainieraz

Askoren artean (1924): Apuntes de apicultura; Escuela agrícola. Fraisoro.

Askoren ARTEAN (1984): Apicultura, i n: El Campo Aldizkaria, nº 93. Banco de Bilbao. Bilbao.

Fert, G .: Cría de reinas (Espainieraz, frantsesez eta ingelesez)

Hooper, T . (1984): Las abejas y la miel. Editorial Librería El Ateneo; Buenos Aires.

Lacasia, L. (1945): Guía del Apicultor. Imprenta Diocesana. Pamplona .


León Lacasia (1881-1983) apaiza zen (Nafarroako Ustes herriko erretorea) Irakaslea Nafarroako Aldundiaren Erlezaintza-Eskolan (1.928) eta Iruñako Apaiztegi kontziliarrean (1927). Bere irakaskuntza eta liburuak izugarrizko garrantzia izan zuten Nafarroa osoan.  Liburuaz gain erlezaintzako berrikuntza  asko ekarri zituen berak.

Larrea, S .: Apicultura en Vizcaya. Colección Temas Vizcaínos "; Caja de Ahorros Vizcaína.

Minh-Ha Pham-Delègue: Abeilles. Editions de La Martinière

Prost, J . (1981): Apicultura. Ediciones Mundi-Prensa; Madrid.

Rogez, L. (2000): La Ruche. Carnets de la Naturaleza. Éditions Milan. Italia.

Salvachúa, JC .; Robles, EM . (2007): Gestión zootécnica del vigor de las Colonias de abejas. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación; Madrid.

 

PrintEmail