abaraska2-3.jpg

Erregina-jelearen ekoizpena

Erle langileak abaraskako gelaxka arruntetan pasatzen dute beren larba-sasoia. Erreginari, aldiz, larba handiagoa izaten denez, eta gainera larba-sasoi osorako adina jelea sartu behar diotenez, habia berezia egiten diote kakahuete txiki baten modukoa, abaraskatik zintzilik egoten dena. 

Erlezainaren ahalegina izaten da erleak ahalik eta erregina-habia gehiago egin ditzan, beste modu batera esanda, erlea erreginagintzan jartzea. Horretarako erlezainak egiten duena da erlauntzeko erladia umezurtz utzi bertako erregina kenduz.

Erreginarik gabe umezurtz sentitzen direnean, hainbat larbari erregina-jelea eman eta eman hasiko dira, habia berezia eraiki eta erregina berria jaio zain jarri. Erregina-habia hauek erlauntzeko abaraskan han eta hemen eraikitzen dituzte. (Ikus irudiak)

Erregina-jelea ekoiztera dedikatzen direnek erregina kentzeaz gainera kentzen dizkiete dituzten arrautza eta larba guztiak eta erlezain berak jartzen dizkie 12-36 ordu dituzten larbak plastikozko kapsula batzuetan erleek luza ditzaten eta erlezainak nahi duen egituretan eraiki ditzaten erregina-habiak. (Ikus irudia)

Demagun bada erleek eraiki dituztela erregina-habiak eta habien barnean sartu dutela larbak beharko duen jelea guztia. Hau gertatzen da erlezainak larbak erlauntzean sartu eta hiru bat egunera.

Erlezainak aterako ditu erregina-habia hauek eta barnean duen jelea aterako du, espatula edo pintzela erabiliz. Geroz eta gehiago xurgatu egiten da, pipeta batzuen bidez.

Berriro umezurtz geratzen den erlauntzean berriro larbak sartuko ditu erlezainak, erregina berria sortu nahian jelea sortu eta sortu jarrai dezaten.

Erladi baten urteko erregina-jelearen ekoizpena 150-300 g izan daiteke.

Oharra: Hemen ez dira erregina-jelea sortzeko erlategian egin behar diren operazio guztiak deskribatu. Hemen azaletik adierazita baino prozesu konplexuagoa da.

PrintEmail