eztia_basoa-5.jpg

Erregina-jelearen kontserbazioa

Erregina-jelea ondo kontserbatzeko, gordetzerakoan honako hiru neurri hauek hartzea komeni da:

Hotzean

Jelea freskoa hotzean eduki behar da luzaro irauteko, 0⁰C -5⁰C-tan. Behin flaskoa ( 10g – 20g) irekiz gero eta bukatu arte hartzen jarraitu behar badu batek, nahikoa da etxeko hozkailuko tenperaturan edukitzea, 8⁰C inguruan.

Honek eskatzen du hotz-kateak ez duela etenik eduki behar jelea sortu den tokitik gure eskuetara iritsi arte. Sarritan gertatzen da denda handietan erregina-jelea jarri nahi dutela dietetikako apaletan, baina sarritan txoko horretan hozkailurik eduki ez eta hotzik gabe jartzen dituztela elkarren ondoan jele liofilizatua (hotzik behar ez duena) eta jele freskoa (hotza behar duena). Kontsumitzaileak ez du inoiz erosi behar hotzean ez dagoen erregina-jele freskorik, hondatua egongo delako.

Ilunpean

Argiarekiko sentibera da oso eta horregatik flasko opako edo ilunduetan eduki behar da.

Plastiko edo beirazko ontzietan

Ez da metalezko ontzietan eduki behar, jelea azidoa izanik herdoildu baitezake. Beirazkoetan jarri nahi izanez gero, izan daitezela topazio kolorekoak.

 

PrintEmail