martxel5-26.jpg

Erregina-jelearen kontsumoa

Erregina-jelea freskoan edo liofilizatuta hartzen bada, komeni da mihi azpian kokatzea jelea eta bertan utzi ahalik eta zuzenean gorputzaren barnean sartzen den arte, sistema digestibotik pasa gabe. Erregina-jelea komeni da baraurik hartzea eta jelea hartu ondoren ere ordu-erdi batean edo, ezer ez jatea.

Erregina-jelea eztiarekin nahasian hartzen bada, bere hartan har daiteke, ahal bada baraurik eta ordu-erdi batean edo, ezer jan gabe egonez ondoren. Haurrei emateko orduan ez da erraza hori dena egitea eta ogi-xerra batean igurtzirik eman dakikegu goizean gosaltzeko orduan. Osagarri interesgarriak gehituko zaizkio bere gosariari.

Normalean aholkatzen da bost edo sei astetan hartzea eta gero deskantsua egitea. Horrela, gehienez ere lau bider egin daitezke urtebetean 5-6 astetako hartualdiok. Beti esan behar da, kasu bakoitzean sendagileak beste modu bateko dosifikazioa aholka dezake.

Zenbat hartzen da

  • Erregina-jele freskoa artale baten tamainako kopurua hartzen da (500-600 mg/egunean). Egunean 500-600 mg baino gehiago hartzea kaltegarri izan daiteke.
  • Jele liofilizatuaren kasuan, anpoila batzuetan dosifikatuta etortzen da, gehienetan egunean bat hartzeko. Marka komertzial bakoitzak aholkatzen duena jarraitzea da onena, anpoila bakoitzeko kontzentrazio eta kopuruarekin oso loturik baitoa hartu beharreko dosia.
  • Eztiarekin nahasian denean bi kafe-koilarakada kopuru egokia da.
 

PrintEmail