martxel7-24.jpg

Erregina-jelea eta osasuna

Erregina-jeleak beti izan du izugarrizko fama osasunarentzat dituen propietateei buruz. Zoo-fantasia asko egin izan du jendeak eta pentsatu izan du jeleak eragiten badu erle(larba) bat erregina izan ala ez, zerbait on-ona izango duela produktu horrek.

Animaliekiko paralelismoak bilatzerakoan kontutan eduki behar da, ordea,  gertutasun filogenetikoa, alegia, gertutasun ebolutiboa; beste modu batera esanda, behiaren eta gizakiaren arteko paralelismoak fidagarriagoak liratekeela, gizakia eta intsektuen artekoak baino.

Giza-osasunari buruzko erreferentzia asko da bibliografian erregina-jeleaz hitz egiterakoan. Produktu honetan ere, kasu bakoitzean aztertu beharko da bere eragina, dosia edo komenentzia. Loturik egon behar dute jelearen osaketa kimikoa eta ustezko eragin positiboa.

Gorputzeko sistema immunologikoa estimulatzen du

Hipotalamoa eta gorputzeko beste hainbat organo estimulatzen ditu (giltzurrun gaineko guruinak, urdaila, hesteak, guruin sexualak, …) eta, oro har, gorputzaren sistema immunologiko osoa indartzen du.

Elikagai osagarria

Erregina-jelak dituen osagai mineral eta bitaminak medio, aldi batean har daiteke elikaduraren osagarri bezala, inoiz ez, ordea, janariaren ordezko gisa. 

Alde kardiobaskularrak

  • Hezur-muina estimulatzen du globulu gorriak ekoizteko. Egokia da, bada, anemia kasuetan, batez ere adineko pertsonen anemia funtzionaletan.
  • Arteriosklerosia
  • Odol-tentsioa erregulatzen du. Azetilkolinaren eraginez, presio arteriala jaisten du eta baita ere bihotz-taupaden erritmoa.

Alderdi neuropsikikoak. Errendimendu fisiko eta intelektuala

Jeleak euforia moduko bat ematen du, kontsumitzaileek hala aitortzen dute. Euforia eta ongizate orokorra ematen du jeleak. Egoera depresiboetan mesede handia egiten du.

Ondo sentitzen denak hobeturik ditu ondorioz bere ahalmen fisiko, sexual  edo intelektualak. Nekeari, esfortzu fisiko (lan edo kirola) edo psikikoaren (eskolako azterketak) eraginez sortutakoari, errazago egingo dio aurre erregina-jelea hartzen duenak.

Jeleak duen azetilkolinak sortua izan daiteke nerbio-sisteman duen eragin positibo hau eta B taldeko bitaminei.

Puntu honetan aipatu behar da adineko pertsonetan duen eragin ona, zeren eta, jelearen eraginez, adineko pertsonek bizi-poza nabariagoa baitute, eta estuasun eta depresiorako joera txikiagoa. Beren sistema immunologikoa aktibatzen du jeleak eta  gaixoaldietatik babesten ditu eta normalean hartzen dituzten botiken efektu sekundarioetatik.

Pixaren inkontinentzia

Apetitu-falta

Gaixoaldi gogor baten ondoren, edo estresaren eraginez, eta abar apetitua galtzen denean, erregina-jeleak laguntzen du apetitu galdua berreskuratzen. Jelearekin egindako tratamenduak laguntzen du galdutako pisua berreskuratzen eta baita ere izan daitezkeen digestio-nahasteak baretzeko.

Alor honetan anorexiaren aurka erabiltzen da.

Aktibitate antiobiotikoa

Proteus eta Escherichia coliren aurka eta, erabat ziurtaturik ez badago ere, herpes edo gripearen birusen aurkako aktibitatea erakusten du, gammaglobulina eta azido hidroxitransdezenoikoari esker.

Antibiotiko-saio luzeen ondorioz erabat galtzen den hesteetako flora birsortzeko eraginkor suertatzen da jelea. 

Larruazaleko gaitzak

Jeleak epitelioa sorrarazten du eta, ondorioz, laguntzen du hondatutako larruazala zikatrizatzen eta normaltzen.

Erregina-jeleak duen B5 bitamina kopuru handiari esker larruazalaren eta azal-eratorrien (ile, bilo eta azkazalak) gaztetasunari eusten die.

PrintEmail