martxel2-9.jpg

Erregina-jelearen salmenta

Erregina-jelea hiru modutara saltzen da:

Freskoan

Erregina-jelea erlezainak atera bezalaxe saldu eta kontsumitzen da. Kontsumitzaileak ondo adierazita ikusi behar du “erregina-jele freskoa”. Hotzean egon behar badu ere, ez du esan nahi freskoa dagoenik, garagardoa egoten den bezala, baizik eta esan nahi du erleak sortuta bezala dagoela, liofilizatu gabe.

Liofilizatuta

Liofilizatzea da produktu bat izoztea eta gero hutsean sartzea. Hori eginez gero ura sublimatu egiten da, hau da,  izoztua egotetik lurruntzera pasatzen da likido egoeratik pasa gabe. Beroketarik gabeko lehortzea denez, produktuaren ezaugarriak ondo mantentzen dira. Erregina-jelearen kasuan literaturan aurkitzen dira baten eta bestearen kezkak produktuak izan ditzakeen galeraz.

Erregina-jele liofilizatuari gehitu izan zaizkio zapore-emaileak ere, e.b. marrubi-zaporea, edo limoiarena.

Eztiarekin nahastuta

Jelea eztiarekin nahasten denean eztiak estabilizatze-lana egiten du eta nahaskinak ez du hotzaren beharrik. Kasu honetan ere argitasunetik urrundu behar da. Publizitate iruzurgilea berezi behar du kontsumitzaileak eta merkatuan maiz azaltzen dira produktuak “Erregina-jelearekin aberastua” diotenak. Gure kasuan, eztiarekin nahasita giza-gorputzean eraginik izan dezan, nahaskinak gutxienez % 2 izan behar du jelea. Gure artean Giez-Berrik saltzen du eztia eta jeleaz eginiko produktu bat eta beste bat, Trifasikoa izenekoa, eztia, polena eta jelea nahasian duena.

 

PrintEmail