erleak_eztia-29.jpg

Eztia

Eztia Apis mellifera erleek sortzen duten gai natural eta gozoa da, gizakiak duela mende ugaritik elikagai gisa darabilena. Egun hainbat ezti mota daude merkatuan, eta, kalte bat edo beste sor dezakeen arren, produktuaren onurak oso ugariak dira. Atal honetan eztiari buruz jakin beharreko guztia aurkitu ahal izango duzu.

Europako Eztiaren araudian ematen den definizioa:

"Eztia gai natural gozo bat da,  Apis mellifera erleak ekoiztua landareen nektarretik, edo landareen zati bizien sekreziotatik, edo landareen zati bizietan izaten diren intsektu xurgatzaileen exkreziotatik, nondik erleek biltzen duten, beraien gai espezifikoekin nahastean eraldatzen, hezetasuna kentzen, pilatzen eta ondu dadin abaraskan uzten."

Eztia, bada, produktu natural bat da eta ezin zaio inongo osagairik gehitu edo kendu. Merkatuan "eztia" azaltzen denean % 100 natural den produktu baten aurrean gaude.

Eztia erleek egiten dutela badiogu ere, prozesu konplexu baten ondorioa da: landareak nektarra (edo mielatoa)sortzen du; erleak nektarra biltzen du; erleak nektar horri ura kentzen dio eta digeritu egiten du; erlazainak erleak zaindu eta loraldi batetik bestera ibiltzen ditu; erlazainak eztia kentzen dio erleari; eztitegian eztia aberaskatik atera eta ontzitan sartzen da.

Eztiari buruzko araudiek gizakiaren maneiua kontrolatzen dute, alegia, erleak bildu duenetik merkatura arteko bide luzean eztiak kalitaterik gal ez dezan: erlategian; ertategitik eztitegira bitartean; eztitegian; eztitegitik denda bitartean eta dendan bertan.

Araudi hauek lasago ala hestuagoak dira nazio bakoitzeko egoera eta interes ekonomikoaren arabera.

eztia basoa-5

PrintEmail