biltegia-14.jpg

Eztiaren balio energetikoa

Eztia oso energetikoa da, 325 kaloria ematen ditu 100 gramoko. Agian, propaganda eskasa izan daiteke produktu bat oso energetikoa esatea. Jende asko baitabil janari hipokalorikoen atzetik. Eztiak dituen kaloriak aipatzean askok jakin nahi izaten du azukre zuriarena, hona bada, 400 kcal/100g. Eztiak baino zertxobait gehixeago.

 
Pertsona sanoan kirol-saioetarako aparta da, gorputzaren errendimendua handitzen baitu, errekuperazioa errazten  eta esfortzu berak behin eta berriz egiten laguntzen. Neke fisiko eta psikikoa uxatzen du  eta gaixotasunen etorrera urruntzen.
 
Elikagai-karentzien kasuetan elikagaien asimilazioa errazten du, dela aminoazido, dela bitaminen kasuan. Pertsona gaixoaren kasuan, beste eragile terapeutikoekin batera, aholkatzen da hartzea kasu hauetan: astenia, anorexia, ahuldade eta mehardade kasuetan. Malnutrizio-egoera batzutan ere aholkatzen da.

PrintEmail