Eztiaren ezaugarri fisikoak
Dentsitatea
Eztiaren dentsitatea 1.41 kg/l da, alegia, litro bat eztik 1.410 gramo pisatzen ditu. Bestela esanda, kiloko pote bat ezti erosten dugunean 750 ml.inguru ezti erosten dugu.
Kolorea
Ezti-mota bakoitzak bere kolore propioa du eta Pfund unitateeetan neurtzen da, Pfund unitateak 0-tik 10era izan daitezke eta zenbat eta altuagoa zenbakia ilunagoa dela esaten da. Honela, akazia-eztiak ..... du eta gaztainarenak.... .
Konduktibitate elektrikoa
Eztiak gatz mineralak badituela esan da eztiaren ezaugarri kimikoak hitz egin denean. Horregatik, ioi libreak baldin baditu eztiak beren konduktibitate elektrikoaz ere berezi genitzake, ezti-mota bakoitzak gatz minelal kopuru desberdina baitu. Adibidez, akazia-eztiaren konduktibitatea ≤ 2,5.10¯4 S.cm-1 da eta gaztaina-eztiarena ≥10.10¯4 S.cm
Zenbat eta konduktibitate handiagoa orduan eta gatz mineral gehiago duela esan nahi du ezti-mota batek. Normalean, zenbat eta eztia ilunagoa izan, orduan eta gatz mineral gehiago du. Gatz mineral asko duten eztiei gazi-puntu bat nabari ohi zaie.
Fluidotasuna
Eztiak zenbat eta ur gehiago orduan eta fluidoagoa izango da, noski. Baina ur-kopuru bera eduki arren aurkitzen dira desberdinak fluidotasunean.
Zenbait ezti-moten fluidotasuna aldatzen da irabiatzen denean. Bi kasu aurki genitzake, Calluna txilarrarena, batetik, irabiatzean fluidoago egiten dena (tixotropia) eta eukaliptoarena, bestetik, irabiatzean sendotzen dena (dilatantzia); dextrina bati zor zaio dilatantzia.