kea1-11.jpg

Eztiaren ezaugarri organoleptikoak

Kolorea

Eztiaren kolorea oso anitza da: Zuria da, adibidez, koltza-eztia; horia ekilore-eztia; oso gardena akaziarena; beltzaska basokoa; ...Eztiaren kolorea asko aldatzen da kristalizatzen denean. Normalean argitu egiten da argiaren errefrakzioarengatik.

Eztiaren kolorea aldatzen da, ilunduz,  denborarekin eta berotzearekin. Denborarekin azukreak aminoazidoekin egiten dituzten konbinazioengatik iluntzen da eta berotzearekin azukreak karamelizatu egiten direlako.

Zaporea

Aldakorra da zaporea ere, badira erabat mikatzak direnak, adib. Gurbitza-eztia; gazi-puntua daukatenak, basokoak adibidez; erabat xuabeak direnak akaziarena bezala. Denetarik dago, nektarra eman duen landarearen arabera.

Usaina

Zaporea bezalaxe eztiaren usaina ere oso desberdina da ezti-mota batetik bestera. Flasko bat eztia eskuetan dugunean, xuabe-xuabe tapa zirrikatu eta usaindu behar da. Ezti-mota hainbat usain daude.

Eztia loreetatik biltzen du erleak, eta denok dakigu lore-mota batek usain berezia duela. Hala du, gero, lore hartatik bildutako nektarrekin eginik eztiak.

Aromaren osaketa kimikoa ikus "Eztiaren usain-igorpenak" atalean.

Fluidotasuna

Hezetasunaren araberako da normalean fluidotasuna, alegia, zenbat eta ur gehiago orduan eta fluidoago. Tenperaturak engaina genitzake, tenperatura baxuetan eztiak lodiago baitirudi.

Eztiak fluido ez-newtoniarren jokabidea du, alegia, biskositatea aldatu egiten dela ezartzen zion tentsio ebakitzaile baten arabera. Zenbait eztik irabiatzean fluidoago egiten dira , adib.. Txilar-eztia ( Calluna-rena bereziki). Tixotropia deritzo ezaugarri honi. Dilatantzia deritzo kontrako fenomenoari, alegia, irabiatzean fluidotasuna galtzeari, adib.eukalipto-eztia.

PrintEmail