eztia_ekilorea-6.jpg

Merkatuko ikerketa bat (2008)

Ezti baten kalitatea jakiteko neurtzen diren parametroen azalpena egin zitekeen maila teoriko hutsean, baina azterketa erreal bateko emaitzak bagenituenez, datu errealak galbahe teorikotik iragaziz egin da. 

2008. urtean EAEko erakunde batek analitika handi bat egin zuen EAEan salgai zeuden ezti –marka guztietatik ale bana erosi eta analizatuz.

Analizatu ziren 42 ezti-markak ez dira izenez zehazki zein diren esango baizik eta taldeka sailkatuko dira, idatzi honen helburua ez baita marka arteko lehia sortzea, eztiaren kalitateari buruz hitz egitea baizik, kontsumitzailea edozein markaren aurrean ongi informatua egon dadin.

Analizatu ziren 42 laginak sei taldetan sailkatu dira txirrindulari-lasterketan bezala, lan honen helburuari begiratuta, nahikoa baitugu zein taldek irabazten duen jakitea, eta zein talde geratu den bidean:

  1. Azalera handietako marka zuriak (Kodea: AZA). Laginak: 2, 5, 13, 17 eta 22.
  2. Enpresa handietakoak (Kodea: HAN). Laginak: 9, 10, 11 eta 15.
  3. Enpresa txikietakoak (Kodea: TXI). Laginak: 3, 4, 14, 16, 19, 20, 27 eta 34.
  4. Eusko-Labeldunak (Kodea: LAB). Laginak: 23, 24, 25, 26, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 35, 36, 37, 38,                                                            39, 40 eta 41.
  5. Ezti ekologikoak (Kodea: EKO). Laginak: 1, 12 eta 18.
  6. Espainiako Jatorrizko Izendapenetakoak (Kodea: JAT). Laginak: 6, 7 eta 21.

Laginak 42 izan arren, ez dira 42 marka komertzial, 30 baizik, zeren eta marka batek ezti milalorea (loreanitza) eta ezti lorebakarra biak dituela  ikusiz gero, bietatik lagin bana hartu baitzitzaion.

PrintEmail