propoli-sarea-17.jpg

Eztiari buruzko araudiak

Ezti-lagin batzuen azterketatik lortutako emaitzak onak ala txarrak diren esateko, erreferentziak behar dira, eta horregatik lehen atal honetan zein araudi dauden azalduko da. 

Eztiari buruzko araudiak eta legeak

Eztiari buruzko Europako 2001/110/CE direktibak honela definitzen du eztia: "Eztia gai natural gozo bat da, Apis mellifera  erleak ekoiztua landareen nektarretik, edo landareen zati bizien sekreziotatik, edo landareen zati bizietan izaten diren intsektu xurgatzaileen exkreziotatik, nondik erleek biltzen duten, beraien gai espezifikoekin nahastean eraldatzen, hezetasuna kentzen, pilatzen eta ondu dadin abaraskan uzten".

Ondoriozta daiteke, beraz, gaur egunean merkatuan dugun ezti orok definizio hau eta direktiba hau betetzen duela. Ikerketa honek esango digu hala den eta zein neurritan.

Europa mailako lege horiez gain, egon badaude beste araudi batzuk, eremu txikiagoan edo 

Europako direktiba honek berak arautzen du merkatuko eztiaren kalitatea, zeinak jasotzen dituen salmentara irteten den eztiak zein ezaugarri edo parametro minimo/maximo izan behar dituen: “Directiva 2001/110/CE del Consejo” (20/12/2001); Espainiarako: Real Decreto 1049/2003 (1/08/2003) eta Frantziarako: “Décret nº 2003-587, 30/06/2003 (J.O.R.F. du 02/07/2003).

Produktu guztiek ez dute lege espezifiko bat, baina normalean janari-talde zabal bati dagokion lege-sortaren menpe egoten da: esate baterako, frutak, esnekiak, barazkiak, animalikiak, hestekiak, landare-kontserbak, …, baina eztiak lege espezifikoa du. Beste erle produktuek, aldiz, polenak, erregina-jeleak, edo propoliak ez dute momentuz lege espezifikorik eta “elikagai dietetikoetan” eta, sartuta daude. 

Bada Europa mailako beste araudi bat, Ezti ekologikoarena: Reglamento (CEE) 834/2007, 889/ 2008, 1235/2009. Eztiari buruzko Europako direktiba betetzeaz gainera, beraz, araudi propioa ekoizle jakin batzuengan eragina dutenak. Hauen artean jarri beharko genituzke:

Europako JATORRI-IZENDAPEN BABESTUAK (JIB)

(Denominación de Origen Protegida (DOP)/Appellation d’Origine Protégée (AOP): Produktuaren ekoizpena, eraldaketa eta elaborazioa eremu geografiko berean egin behar dira.

Espainia:

-Miel de Granada

-Miel de La Alcarria

Frantzia:

-Miel de Corce

-Miel de sapin des Vosges

Grezia:

-Meli Elatis Menalou Vanilia

Italia:

-Miele della Lunigiana

Luxemburg:

-Miel-Marque nationale du Grand-Duché

Portugal:

-Mel da Serra da Lousã

-Mel do Parque de Montezinho

-Mel do Ribatejo Norte

-Mel das Terras Altas do Minho

-Mel de Terra Quente

-Mel da Serra de Monchique

-Mel do Alentejo

-Mel dos Açores

-Mel de Barroso

Europako ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUAK (AGP)

Indicación Geográfica Protegida (IGP)/Indication Géographique Protégée (IGP): Produktuaren ekoizpena, eraldaketa eta elaborazioa ez dira derrigorrez eremu geografiko berean egin behar.

Espainia:

-Mel de Galicia

Frantzia:

-Miel d’Alsace

-Miel de Provence

KALITATEZKO IZENDAPENAK

Eusko Labeldun Eztiaren Araudia (1.993)

BESTEAK

-Miel de France (SPMF (1931). Statuts modifiés-2004).

-Normas de Apicultura y Productos Apícolas (2010). Apicultura Demeter, Biodinámica y marcas comerciales relacionadas.

Normalean, kalitateari dagokionez, Kalitatezko marka, Gai ekologikoak edo Jatorrizko izendapenetako araudiak hertsiagoak izaten dira Europako lege orokorra baino. 

Beraz, merkatuan dauden ezti guztiek Europako Direktiba hori bete behar dute eta horretaz aparte bere etiketatuan beste kalitatezko ezaugarririk baldin badu, bete beharko du baita ere ezaugarri horri dagokion araudi konkretua.

Azkenik esan, badirela baita ere merkatuan agintzen duten beste arau komertzial batzuk, nahiz eta inongo araudi ofizialetan jasorik ez izan. Eztiaren kasuan, eta lorebakartasunari dagokionez, Europako Direktibak ez du horri buruz ezer esaten, baina maila komertzialean arau  batzuk erabiltzen dira eta eztiak duen purutasunaren arabera ezartzen dira prezioak ere. Adibidez, erromero-eztia eskatzen duen bezeroak, eta ordaintzeko prest dagoen diruaren arabera, onartuko du purutasun bat edo bestea. Merkatuan salmenta-puntuak ere asko esan nahi du eta ez da berdin Alemaniara saltzea edo Maroccora; Normalean Europako iparraldean zorrotzagoak dira kalitateari dagokionez, hegoaldean baino.

Eusko Labeldun eztiaren araudia izango da erreferentzia

Idatzi honetan araudi hau erabiliko dugu hemendik aurrerako balorazioak egiteko unean, bera baita hobekien ezagutzen duguna, bere araupean lan egiten baitugu, eta, halaber, Europako zorrotzenetakoa baita.

Araudi hau 1.993an onartu zen eta bere elaborazio teknikoan Josep Serra i Bonvehí teknikari katalanak hartu zuen parte eta bertan ezarritako parametroak Europa mailako Batzordearen aholkuetan  oinarritutakoak dira, puntako kalitatea izateko eztiak bete behar dituenak, hain zuzen. Orduan araudi hau berritasun handia izan zen, gaur, 2011ean, beste araudietan ere pixkanaka ezartzen ari dira Eusko Labeleko parametro eta irizpideak.

Txosten hau aztertzerakoan Eusko Labeldun Eztiaren Araudia erabiliko dugu, bada,  ezti-lagin hauen kalitate maila neurtzeko, ez berez araudi  hau bete beharko luketelako, baizik eta Europako Batzorde horretako aholkuak araudi-moduan idatzita hor aurkitzen ditugulako. Merkatuan dauden ezti guztiek Europako Direktiba bete behar dute baina Eusko-Labeleko araudia KALITATEA Fundazioak kontrolatzen duen eta “K” logoz saltzen diren eztiek soilik.

Europako ezti komertzializatu guztiek bete behar duten Europako Direktibari (2001/110/CE) ere egingo diogu maiz erreferentzia, batik bat zenbait markek hori bera ere betetzen ez duten kasuetan.

PrintEmail