kea1-11.jpg

Antibiotikoak

Erlezainaren eragina: Antibiotiko sintetikoen eztitako presentziaren arrazoia erlezainaren erle-maneiu txarretik letorke. Erleek, beste edozein animaliak bezala, beren gaixotasunak dituzte eta horien kontra erabiltzen dituzte antibiotikoak erlezainek, adibidez, loke izeneko gaitzaren kontra.

Erlezainek antibiotikoak erabili beharrean aurkitzen badira ezti-sasoitik kanpora erabili behar dituzte, baina derrigorrez ezti-sasoian tratamendua egitera behartuak badira, antibiotikoz tratatutako erleari ez liokete eztirik kendu behar. Antibiotikoen gaian azken urteotan asko hobetu da egoera ezti-merkatu osoan.

Ingurumenaren eragina: Antibiotikoak ager daitezke ingurumen kutsatu batetik ere, erleek urarekin batera edo, bilduta. Garrantzizkoa da erlezainek beren ingurua ondo ezagutzea, ustekabekorik ez izateko. 

Printzipioz ez du antibiotikorik azaldu behar eztitan. Badira, dena dela, ezti-mota batzuk lehen analisi batean antibiotikoen presentzia ager dezaketenak, konkretuki, txilar-ezti batzuek. 

Gaurko egunean, ikerketa-lanak aurreraturik daude eta berezi ahal da noiz den “antibiotiko” naturala eta noiz sintetikoa.

Ikerketa honetan analizatutako laginetan ez da bakar batean ere azaldu antibiotikorik, garbiak daude denak.

PrintEmail