abaraska1-2.jpg

Dasta-proba

Lagin guzti hauekin dastaketa-proba egin zuten Artxandako 26 ikaslek. Dastaketarako lagin bakoitzeko fitxa bana bete zuten.

1.-Fitxan aztertutako berezitasunak

a) AURKEZPENA: Kanpoko itxura, ontzia, etiketa, orbanak, …

b) EZTI-AZALEKO GARBITASUNA: Gainean eztiak inolako zakarrik ez edukitzea: erle-zatiak, argizaria, aparra, burbuilak, …

c) EZTI LIKIDOA: Garbitasuna eta gardentasuna.

    EZTI KREMOSOA: Homogeneotasuna eta kremositatea.

d) USAINA: Freskotasunaren adierazle: Sakona, ke-usaina, frutaduna, desatsegina, fermentatua, …

e) ZAPOREA: Sakontasuna, kalitatea eta iraunkortasuna.

 

2.-Puntuazioak

Ezaugarri bakoitzeko ipini beharreko puntuak ziren: 

a)Gaizki = 0 puntu

b)Erdizka = puntu bat

c)Ongi = 2 puntu

d)Oso ongi = 3 puntu

 

3.-Kataren emaitzak

a)Dastatzaileek ez zuten eztia ezagutzen kata mailan.

b)Lagin gehiegi ziren saio bakarrerako.

c)Dastatzailearen jatorriak eragin nabaria izan zuen puntuazioetan.

d)Eztirik baloratuenak ezti likidoak izan ziren.

e)Ezti likidoetan pasteurizatuak baloratu zituzten gehien, zapore ezagunak zituztelako.

PrintEmail