erleak_eztia-29.jpg

Kalitate-galbahe orokorra

Idatzi honetan agertutako irizpide eta analisien galbahea zein laginek pasa ote dute?. Ondorengo taulan ipiniko dira denak, datu analitikorik gabe, idatzian zehar banan bana tratatu baitira. Kalitate-mailan akatsen bat topatu zaienei lauki beltz bat ipini zaie dagokion ezaugarri edo parametroan.

Galbahe hori gainditzen dutenei kode moduko bat jarriko zaie, irakurleak ikus dezan zein taldetakoak diren, idatziaren hasieran ipinitako sailkapenaren arabera.

Irakurle argiak ez du azalpen handirik behar zenbat lagin irten ziren kalitate-lasterketa honetan eta helmugara zein eta zenbat iritsi diren ikusteko:
  1. Azalera handietako marka zuriak (Kodea: AZA): Bostetik bat.
  2. Enpresa handietakoak (Kodea: HAN): Lautik bat ere ez.
  3. Enpresa txikietakoak (Kodea: TXI): Zortzitik lau.
  4. Eusko-Labeldunak (Kodea: LAB): Hamazazpitik hamazazpi.
  5. Ezti ekologikoak (Kodea: EKO): Bitik bat.
  6. Espainiako Jatorrizko Izendapenetakoak (Kodea: JAT): Hirutik bat ere ez.
Lasterkari hauei kodedun bizkarrekoa zeramatzaten (TXI, LAB, AZA,…) talde berekoak baliran, eta orain ikus daiteke talde bakoitzetik zenbat iritsi diren. Kontsumitzaileak ikusiko du noren alde egin datorren asteko erosketa edo kiniela.

PrintEmail