propoli-sarea-17.jpg

Kolorea

Eztiaren kolorea era askotakoa da, izan daiteke ia beltza edo erabat gardena. Horretan eragiten dutenak dira pigmentuak eta gatz mineralak. Landare-mota bakoitzak kolore jakineko nektarra ematen du eta eztiaren koloreak laguntzen du esku artean zein ezti-mota daukagun jakiten. Horrela, adibidez, txilar-eztia iluna da eta akaziarena gardena.

Eztia kristalizatzen denean argitu egiten da normalean, argiaren errefrakzio desberdina medio. Eztia berez kristal finetan kristalizatzen denean, ez da hainbeste argitzen, baina kristal-ale handitan kristalizatzen bada eta gero krematzeko makinatik pasatzen bada, oso argia gera daiteke, beste arrazoien artean (errefrakzioa) aire asko hartu duelako. Horregatik krematutako eztietan ez da oso erreferentzia ona kolorea.

Eztiaren kolorea neurtzeko Pfund eskala erabiltzen da, zeina dagoen 0-tik 300-ra graduatua. Zenbat eta ilunago den eztia, orduan eta gradu gehiago ditu Pfund eskalan. 

Ezti milalorearen kolorea (modu orokorrean) ez da tauletan azaltzen, kolore guztietako ezti milaloreak aurki daitezkeelako naturan. Zonalde eta urte-sasoi jakin bateko eztiari buruz ari garenean, orduan badu zentzua kolorea aipatzea, milalore jakin batez ariko ginatekeelako. Gure analisi honetan kolorearen azterketa ezti lorebakarretan bakarrik egin zen:

Txilar eztia

Begirada batean iluna da eta kristalizatzen denean kafesne-kolorea hartzen du.

  • Europako direktibak ez du ezer  esaten.
  • Eusko-Labelak: 80-119 mm Pfund.

Analizatutako laginetan denek betetzen dituzte Eusko-Labeleko araudiko kolorearen baldintzak.

Basoko eztia

Basoko eztia ere iluna da oso. Kristalizatzen denean kafesne ilunaren kolorea hartzen du.
  • Europako direktibak ez du ezer esaten.
  • Eusko-Labelak: ≥ 102 mm Pfund.
Analizatu laginetan bik ez dute betetzen, 20. eta 40.enek. Lehena hurbil dago (97 mm) eta bigarrena nahikoa urrun (75 mm).
 

Ekilore-eztia

Likidoan garden/horiska da, baina kristalizatzen denean hori-hori bihurtzen da.
  • Europako direktibak ez du ezer esaten.
  • Eusko-Labelak: 55-75 mm Pfund.
  Analizatutako laginetan ekilore-ezti bakarra dago (39.a) eta betetzen du (73 mm).
 
Ikerketaren emaitzak
 
Lagina Ezti-mota Kolorea (mmPfund)
1 Milalorea 71
2 Milalorea 59
3 Milalorea 60
4 Milalorea 69
5 Milalorea 62
6 Milalorea 65
7 Milalorea 78
9 Milalorea 58
10 Milalorea 68
11 Milalorea 37
12 Milalorea 39
13 Milalorea 49
14 Milalorea 93
15 Txilarra 98
16 Txilarra 150
17 Txilarra 122
19 Txilarra >114
20 Basokoa 97
21 Basokoa 103
22 Basokoa 124
23 Milalorea 77
24 Milalorea 75
25 Txilarra >114
26 Milalorea 55
27 Txilarra >114
28 Milalorea 70
29 Txilarra 107
30 Txilarra >114
31 Milalorea 57
32 Txilarra >114
33 Txilarra >114
34 Txilarra 122
35 Milalorea 42
36 Milalorea 57
37 Txilarra >114
38 Milalorea 105
39 Ekilorea 73
40 Basokoa 75
41 Milalorea 130

PrintEmail