eztia_erlauntza2-20.jpg

Lorebakartasuna

Analizatutako lagin guztion artean hiru ezti-motatakoak daude: 12 txilar-ezti, 4 basoko ezti eta bat ekilore-ezti.

Idatzi honetan zehar lorebakartasunari buruzko hainbat datu agertu dira: kolorea, eroankortasun elektrikoa, polen-diagrama, …  Ondoren agertuko dira Eztiaren Eusko-Labelaren araudian ezti baten lorebakartasuna determinatzeko agertzen diren  parametroak. Ezti lorebakar bakoitzetik, adibide gisa, espektro poliniko bana azalduko dugu.

Txilar-eztia ( Erica s.p.p.) Eusko-Labelaren eskakizunak

Erica-ren polena: ≥ 45%
PK/10g ezti: 40.000-150.000
Kolorea: 80-119 mm Pfund
Eroankortasun elektrikoa: ≥ 5-9,90. 10-4 S. cm-1
A. Diastasikoa: 3,5-20 eskala Gothe
Inbertasa: ≥ 20g. Sakarosa hidrolisatua/ 100g.h.
Errautsak: 0,25-0,45 g/100g
Azidotasun totala: 25-45 meq./Kg
F/G:0,95-1,36
 
Ikerketaren emaitzak
 
Lagina Ezti-mota Eroankortasuna (uS/cm) Azidotasun askea (meq azido/Kg)

Inbertasa (g sakarosa   hidrolisatua /100 g.h)

Kolorea (mm Pfund) Polinikoa F/G Emaitzak
15 Txilarra 740 36,5 23.6 98 Erica= %2 *   Ez da txilar-eztia
16 Txilarra 835 36,6 22.8 150 Erica = %39 *   Ez da txilar-eztia
17 Txilarra 935 37,8 10.9 * 122 Erica= %44   Bada
19 Txilarra 841 37,4 29.3 >114 Erica= %50 1,33 Bada
25 Txilarra 671 33,9 23.4 >114 Erica= %85 1,26 Bada
27 Txilarra 638 37,3 24.7 >114 Erica= %72 1,3 Bada
29 Txilarra 602 36,5 23.6 107 Erica= %74 1,3 Bada
30 Txilarra 554 35,6 16.3* >114 Erica= %74 1,24 Bada
32 Txilarra 663 34,9 24.4 >114 Erica= %74 1,3 Bada
33 Txilarra 562 34,7 21.2 >114 Erica= %86 1,23 Bada
34 Txilarra 570 30,5 0 * 122 Erica= %7 * 1,3 Ez da txilar-eztia
37 Txilarra 982 35,2 26 >114  Erica=%90 1,28 Bada
 
Taula honi buruzko iruzkinak: Polen-eskakizunak ez dituzte betetzen  15, 16 eta 34 laginek.  Fruktosa/Glukosa  (F/G) erlazioari begiratuz gero, zeinek izan behar duen 0, 95 – 1,36 tartekoa, txilar-ezti gisa etiketatuta dauden guztiek betetzen dute eta eroankortasun elektrikoa (5 – 9,90 . 10⁻⁴ S/cm) ere betetzen dute. Inbertasari dagokionez larri dira 17. eta 30. Laginak.
 

Ekilore-eztia ( Helianthus annus L.), Eusko-Labelaren eskakizunak

Helianthus annus-en polena: ≥ 15 %
PK/10g ezti: ≥ 100.000
Kolorea: 55-75 mm Pfund
Eroankortasun elektrikoa: 2,5-4,5. 10-4 S. cm-1
A. diastasikoa:≥ 10 eskala Gothe
Inbertasa: ≥ 16g. Sakarosa hidrolisatua/ 100g.h.
F/G: ≤ 1,00
 
Ikerketaren emaitzak
 
Lagina Ezti-mota Eroankortasuna (uS/cm) Azidotasun askea (meq azido/Kg) Inbertasa (g sakarosa hidrolisatua /100 g.h) Kolorea (mmPfund) Polinikoa F/G Emaitzak
39 Ekilorea 360 21,6 37 73 Helianthus= %15  1,15 Bada
 
Taula honi buruzko iruzkinak: Ekilorearen kasuan doi-doi betetzen ditu araudiko baldintzak: Ekilore-polena: % 15 (Araua: ≥ %15). F/G: 1,15 (Araua: ≤1). Eroankortasun elektrikoa: 3,60 . 10⁻⁴ S/cm. (Araua: 2,5 – 4,5 . 10⁻⁴ S/cm). Inbertasa: 37g (Araua: ≥16g )

Basoko eztia, Eusko-Labelaren eskakizunak

 
Basoko eztia (nektar eta mielatoz eginiko eztia):
 
Kolorea: ≥ 102 mm Pfund
Eroankortasun elektrikoa: ≥ 5,5. 10-4 S. cm-1
A. Diastasikoa: ≥ 30 escala Gothe
Errautsak: 0,30-0,75 g/100g
F/G: 1,2-1,3
Azukre erreduktoreak: ≥ 60/ 100 g.
 
Ikerketaren emaitzak
 
Lagina Ezti-mota Eroankortasuna (uS/cm) Azidotasun askea (meq azido/Kg) Inbertasa (g sakarosa hidrolisatua /100 g.h) Kolorea (mmPfund) Polinikoa F/G Emaitzak
20 Basokoa 937 43 41,1 97    1,15 Bada
21 Basokoa 410 32,8 17,3 103    1,15 Ez da
22 Basokoa 835 39 5 124    1,15 Bada
40 Basokoa 907 40,2 50 75    1,15 Bada
 
Taulari buruzko iruzkinak: Basoko eztien kasuan 21. laginak ez du betetzen eroankortasun elektrikoaren parametroa:  4,10 . 10⁻⁴ S/cm  (Araua: ≥ 5,5 . 10⁻⁴ S/cm). Eroankortasuna da irizpide nagusia.

PrintEmail