martxel1-8.jpg

Eztiak sor ditzakeen onurak

Eztiari buruz hamaika gauza esan da eta panazeatzat hartu izan du hainbatek. Gure artean esan ohi den bezala, ez da Lourdesko ura. Gaurko metodo zientifikoen galbahetik  iragazi behar dira usteok, alea eta zahia berezteko. Eztiari aitortzen zaion ontasunaren oinarria bere inokuidadea da, alegia, eztiak ez duela kalterik egiten, nahiz eta asko jan (salbuespen bakan batzuk aipatu ditugu, ikus Eztiaren kalteak atala.

Aitortzen zaizkion ontasunak:

Gorputzaren barneko onurak

a) Balio nutrizional**** eta energetikoak.

b) Eragin dinamizatzailea*****

c) Apetitogilea, maila apal batean.

d) Balio antioxidanteak: beta-karotenoak, polifenoleak, BHA,..

e) Amilasen eraginez, beste elikagaien asimilazioa errazten du, haurren hazkuntzan  altuera eta pisua irabazten lagunduz ***.

f) Hezurretako kaltzioa eta magnesioa asimilazioa hobetzen du.

g) Anemiaren aurkako ona (Burdina eta B6 eta B9 bitaminak dituelako).

h) Antiseptikoa.

i) Antitoxikoa.

j) Digestio-bideak: eztiak urdaileko ultzera dutenen azidotasun gastrikoa gutxitzen du. Jariatzen duen ur oxigenatuak ultzerak isten laguntzen du, listu askorekin eta apurka jaten bada.

k) Arnasbideetarako: eztula baretzeko.

l) Emolientea.

m) Sukarra kentzeko.

n) Libragarria: Azetilkolina duelako hestearen mugimendu peristaltikoak suspertzen ditu.

o) Bihotzerako: B6 eta B9 bitaminek odol-zirkulazioa hobetzen dute.

p) Gibela babesteko****.

q) Sedantea***.

r) Zauriak ixteko ****: Zaurian maiz emanez infekzioak ekiditen ditu. Ehun kaltetuen erregenerazioa bultzatzen du eta zikatrizazioa errazten du.

s) Tentsioa jaisteko.

erleak eztia-29

Aktibitate antibakterianoa

Eztiaren aktibitate antibakterianoa lau faktoreen baitan dago:

a) Eztiaren eragin osmotikoa: Eztia hipertonikoa da batez ere fruktosa eta glukosaren eraginez eta gauza jakina da bakterioetako urarekin elkareragin eta bakterioaren mintza lisatzera irits daitekeela, honen haziera eragotziz edo hil araziz.
 
b) Eztiaren pHa, oso baxua baita. Nektarraren aktibitate entzimatikoaren eraginez sortutako glukono-laktona / azido glukoniko sistemari zor zaio. Jatean eta odolarekin nahastean eragin hau gal dezake eztiak odolaren pHa altuagoa baita.
 
Ondorengo bakterioen aurka du eragina sistema honek: Corynebacterium diphteriae, Bacillus aereus, Pseudomonas aeruginosa, Streptococcus pyogenes.
 
c) Ur oxigenatua: Bakterioen aurka oso erasotzailea da. Eztitan dagoen gluko-oxidasa / katalasa sistemari zor zaio; Gluko-oxidasak oxigenoaren presentzian glukosaren gainean eragiten du eta ur oxigenatua sortzen da. Gero katalasak ur oxigenatua, oxigeno eta ur bihurtzen du. Ur oxigenatua erraz hondatzen da argiaren eta beroaren eraginez, horregatik babestu behar da eztia bi faktore horietatik.
 
d) Beste osagaiak: pionozenbrina, azido siringikoa, azido 2-hidroxifenilo-propionikoa, 1,4-dihidroxibentzenoa, flabonoideak, azido fenolikoak eta osagai bolatilak. Denak dute eragin antibakterianoa.
 
Eztiaren jatorriak badu zerikusia bakterioen aurkako osagai baten edo bestearen ugaritasunarekin. Aktibitate antibakteriano handia erakusten dute konifero-baso batzuetako ezti ilunek. Adibidez, Zelanda Berriko manukarenak ( Leptospermum scoparium)  eta Leptospermum folium-enak. Gure artean egin diren ikerketek erakutsi dute txilar-eztiek ere agertzen dutela aktibitate bakteriostatikoa. Eztiari bero-tratamendu bat emateak (15 minutu 85ºCtan) gutxitu arazten du bakterioen aurkako eragina. Horregatik, bere gaitasun osoa manten dezan, Eusko Labeldun Araudiak ez du uzten eztia 30ºCtik gora berotzen. Eztia eguzkitan edukitzeak ere galdu arazten dio eragin antibakterianoa. Horregatik ez da erosi behar eguzkitan egon den edo dagoen eztirik.

Sendagaien garraioa

Eztiak berez dituen ezaugarriaz gain, badu beste ezaugarri on bat, batez ere bere presio osmotiko positiboari esker, eta da, osasunarentzat ongarriak diren beste produktuen garraitzaile izatekoa, adibidez, propolia eta landare-olio esentzialak.

Propolioaren kasuan, gorputzak hobekiago onartzen du eta asimilatzen eztiarekin nahastuta (Propomiel), extraktu hidro-alkoholikoa bere hartan baino. Bide batez, zauriaren edo mukosaren gainean zuzenean aplikatzeak ematen duen erresumina gutxitu edo kentzen zaio.
 
Landare-olio esentzialen kasuan ere, nahasian hobetzen du gorputzeko eragina, eta hainbat alditan olio esentzial batzuren efektu txarrak konpontzen ditu. Adibidez, badira antiinfekzioso diren olio esentzialak gibelarentzako eragin txarrak dituztenak. Eztiarekin, gibelaren babeslea denez, hartzean baten eragin onak bestearen txarra neutralizatzen du. 

Gorputzaren  azalerako  onurak

a)Zauriak ixteko zikatrizatzaile ona. Eztiak likidoa izan behar du.

Ezti naturalak, berriak eta ez degradatuak (ez berotua, ez eguzkitan edukia) , eragin zikatrizantea duela behin eta berriz demostratuta geratu da. Eragin antibakterianoaz gain, garbitzaile eta desinfektantea da. Eztiaren balio energetikoa zelula gazteengan nabari da batez ere eta zelula-ugalketa bultzatzen du. Ikerketa konparatiboek erakutsi dute erreduren eta zauri nekrosatuen zikatrizazioan emaitza onak ematen dituela eztiak. Zauriaren gainean ipini nahi bada eztia komeni da likidoa izatea.

b)Erredurentzako ona da, oso larriak ez direnean.

c)Azala goxatzeko egokia.

 

 

 

PrintEmail