eztia_basoa-5.jpg

Usain-igorpenak

Eztia loretik dator eta edonork bereiziko lituzke loreak bere usainetik. Usain horiek sarritan nektarrenak dira eta ez da harritzekoa, bada, nektar horrekin eginiko eztia ere usainetik bereiztea. Hala da, ezti-mota bakoitzak bere usaina du eta eztitegian lan egiten dugunok badakigu nola aldatzen den hango usaina hango edo hemengo eztiak sartzen direnean.

Berrogei eta hamar usain-substantziatik gora identifikatu dira ezti-mota desberdinetan. Usain hauen hainbat osagaien nahasketa dira: azido alifatikoen esterrak, alkoholak, zetonak, azidoak, aldehidoak, kinonak, etab. Osagai aromatiko batzuk ezti-mota guztietan agertzen dira, besteak berriz ezti-mota jakinetan bakarrik. Oso ezegonkorrak dira eta pasteurizazio bezalako tratu txarra emanez gero gehienak galtzeko zorian da erlazaina.

Aromek boom handi bat dute azken aldi honetan osasunarentzat omen dituzten onurak direla eta, aromaterapia modan dago.       Aromek osasunarentzat lituzketen aldeaz gainera, jatera goazen produktuak dituen usain natural zoragarriak sentitzeak gozarazi dezake une batez gure bizitza. Gutxi al da?.

 

PrintEmail