abaraska1-2.jpg

Polena

1.-Behatzaile arruntarentzat loreek izaten duten hautsa da, horregatik euskaraz “lore-hautsa” ere deitu izan zaio. Zoritxarrez askorentzat, hauts horren presentzia eta alergiaren sintomen etorrera batera sortzen dira.

2.-Landarearen ikuspuntutik, polena landarearen ugal organo arra da, estaminetako anteratan sortzen dena eta,  haizeak edo animaliek (Intsektu, hegazti eta ugaztunek)barreiatuta, obozelula dagoen pistiloaren muturrean, estigman, kokatzen dena. Han polena erne eta hodi luze bat emango du obozelularaino helduko dena, eta berau ernalduko du.

3.-Intsektuaren ikuspuntutik, batez ere, erlearentzat, proteina-iturri da. Erleak bere umeak (larbak) elikatzeko biltzen du. Erlauntza batean bizi den erladi batek urtean 40 kilo polen ekarri eta jan ditzake.

4.-Gizakiarentzat oso ezaugarri garrantzizkoak dituen elikagaia da polena. Gizakiak ikasi du erleak polena biltzeko duen joera aprobetxatzen eta  berarentzat ere bil dezan erlea bideratzen. Honi deituko litzaioke ERLE-POLENA, alegia, erleak biltzen duen polena.

PrintEmail