erregina-19.jpg

Erle-artoa

Polena erlearen biltegian

Gizakiak hainbat trikimailu sortu du erleari polena kentzeko. Ohikoena erleak polena erlauntzean sartu aurretik kentzea da. Erleari bere martxan bakean uzten bazaio, erleak polen-pilotak abaraskako gelaxkatan sartzen ditu eta gero buruz behera sartu eta sakatu eta trinkotzen ditu gelaxka erdiraino edo, betez. Polenez okupatutako gelaxkak ez ditu operkulatzen, baina bai ezti-geruza fin batez estaltzen.

Polena erlearentzat bere proteina-iturria da, eta bera jan gabe arazoak izango ditu erregina-jelea sortzeko (ondorioz, larbak behar bezala elikatzeko) eta, era berean,  argizaria eta listu-entzimak sortzeko. Polenaren kontsumoa erle helduek egiten dute, baina jaio eta lehen egunetan, kanpoko lanetan hasi aurretik; kanpoko lanetan, larrean dabiltzan erleek eztia bakarrik jaten dute.

Erleak honela almazenatutako polena ezin da estraktorez atera eta berau aprobetxatzekotan abaraska hautsi egin behar da edo abaraska eta guzti komertzializatu. Normalean komertzializatzen den erle-polena, erleak erlauntzean sartu aurretik bildua izaten da.

Polenaren hartzidura

Gorago esan den moduan erleak polena almazenatu duenean, polena erne egiten da eta bere azaletik irteten da. Ondoren hartzitu edo fermentatu egiten da erlearen entzimek eraginda. Polenak fermentazio laktikoa jasaten du erlauntzean dagoen bero eta hezetasunak lagunduta.

Fermentazioan parte hartzen dutenak dira Pseudomonas eta Lactobacillus generoko bakterioak eta Saccharomyces generoko legamia.

Lehenik Pseudomonas bakterio aerobioak hartzen du parte, zeinak dagoen oxigeno guztia kontsumitzen duen eta azkenean oxigenorik ezean asfixiatuta galtzen den. Bigarrena hazten da orduan ugaltzen, Lactobacillus anaerobioa, eta beraren eraginez hartzidura hasten da eta gluzidoak kontsumituz azido laktikoa sortzen. Saccharomyces legamiek jarraitzen dute hartzidurarekin gluzido guztiak eraldatu arte.

Hartziduraren ondorioz azidotasun handiko produktu bihurtzen da, eta, hain zuzen, azidotasun horiexek kontserbatzen du ondo erle-artoa.

Prozesu guzti honen ondorioz erle-artoa  balio nutrizional handia lortzen du eta gizakiarentzat asimilazio-maila handiko produktu bilakatzen da. Prozesu guzti hau jasan duen polenari deritzo erle-artoa. (Deitu izan zaio baita ere erle-ogia eta erle-opila, baina erlezainen artean artoa deitu izan zaio gehienbat).

Erle-artoaren propietateak

Polenaren balio nutrizional berak ditu: Balio biologiko handiko proteinak; aminoazido esentzialak (gorputzak sintetizatzen ez dituenak); potasioa eta B bitamina guztiak. Pigmentu eta entzimak ere erle-polen arruntaren berdintsuak ditu, salbuespen batekin, eta da, K bitamina (fitomenadiona), erle-polenak baino gehiago duela.

Erlearen entzimekin izandako kontaktuengatik, proteinak aminoazidotan eraldatuak daude eta polisakaridoak monosakaridotan. Beraz, gorputzarentzat eskuragarriago jadanik digerituta egotean.

Polenaren propietate terapeutiko berak ditu: Anemia, defizientzia koronarioak, zerebroko trastorno zirkulatorioak, buruko traumatismoak, infartu, gastritis, hepatitis, ultzera gastro.duodenal, alergia, gripe, libido-falta, antzutasun maskulinoa eta alkoholismoa.

Erle-artoak baditu osagai egokiak anemia hipokromikoari aurre egiteko.

Medikuaren zaintzapean eta tarte mugatu batzuetan soilik erabil daiteke erle-artoa haurren disturbio endokrinoak tratatzeko: diabetes, papera, hipotiroidismoa, …

Nola hartu erle-artoa

Hartzeko modurik onena ahoan sartu eta urtzen bertan edukitzea da, irentsi gabe. Egokiena da ordubetez urik ez edatea.

Dosia da 2 g/ eguneko pertsona helduentzat, eta 0,5 g/ eguneko haurrentzat.

Gogoratu behar da erle-artoak oso zapore fuerte eta berezia duela eta askori atzera eragingo diela, fermentazioaren ondorioz oso azidoa bilakatzen baita. 

Erle-artoari buruzko alergiak erabat ezezagunak dira, ez da kasurik ezagutzen.

PrintEmail