martxel6-25.jpg

Diabetesa

Intsulinaren menpe dauden diabetikoei derrigorrez gomendatu behar zaie polena, gaixo hauek dieta murritza daukate eta. Janari asko mugatuak dauzkatenez, gaizki elikatuta egoteko arriskua daukate. Polena elikagai konpletua da (Bitamina, proteina, karbohidrato, gatz mineralak, …) eta beren egoera  fisikoa hobetuko du.

Jende askok agertzen duen kezka da diabetikoek polena hartzerik ba ote duten ala ez. Polena bere hartan jateari buruz ez da eragozpenik aurkitu bibliografian, alderantzizko aholkuak baizik. Beste kontu bat da eztiarekin nahasian saltzen den polenari buruz; Eztiaren kasuan, esanda dago, eztia ez dela ona diabetikoentzat. Ez da ahaztu behar, noski, polen-pilotek erleak gehitu dien fruktosa eta glukosa kutsua badutela polen-aletxoak elkarrekin itsasteko, baina hemen aholkatzen den eguneko polen-dosia hartuz huskeria da hartzen ari den azukre horien kopurua.

PrintEmail