martxel7-24.jpg

Elikadura-arazoak

Polena janari osoa da gizakiarentzat, eta giza gorputzak behar dituen elementu guztiak ditu eta gainera proportzio egokian. Bestela esanda, polena bakarrik janez bizi daiteke gizakia, baina ez da horrelako kasurik ezagutzen. Komeni da, halere, hori jakitea, zenbait momentu berezitan polena erabil daitekeelako elikagai nagusi gisa. 

Gorputzeko elikagai-gabezia paliatzeko (adibidez, aminoazidoetan, mineraletan edo bitaminetan) edo gorputzak elikagai-eskaera handia dugunean (e.b. haurdunaldian, bularra ematean) polenak toki aparta hartzen du pertsona horien elikaduran. 

Polena bera elikagai ona izateaz gain, apetitua biziagotzen du. Holakoetan otordua baino ordubete lehenago hartu behar da (Otordua baino minutu gutxi batzuk lehenago hartuz gero asetasun-sentsazioa dakar).  Egokia da polena, beraz, estresaren eraginez edo gorputzeko ahuldadearen ondorioz, apetitua galtzen duten pertsonentzat, bizipoza berreskuratzeko. 

Apetitua gehitzea entzun eta gizentzearekin pentsatzen da berehala eta gure gizartean sona txarra du gizentzeak, baina norbait apetiturik gabe ahultzen ari bada, neurriak hartu behar ditu berehala. 

Gogoratu behar da polenarekin bakarrik ez dela inor gizentzen, baina metabolismoan eragiten  du eta ona da gorputzaren gizentze edo argaltze-prozesuetan arazoekin dabiltzanentzat.

 

PrintEmail