eztia_basoa-5.jpg

Menopausia

Menopausia heltzen denean emakumeetan izaten diren trastornoak, hala nola, sofokoak, bat-bateko izerdiak, erretxintasuna, eta abar konpontzeko lagungarri ona da polena. Itxura denez, polenaren osagai batzuek (flabonak eta fitosterolak) estrogeno-falta konpentsatzen dute.

Menopausian den emakumeak kaltzioa galtzeko joera du, nozitzen duen aldaketa hormonalengatik (estrogenoen gutxitzea) eta osteoporosia (hezurretako kaltzioa galtzea) sor daiteke ondorioz. Adin horretan gertatzen den D bitaminaren gutxitzeak eragiten die dieta bidez jaten duten kaltzioa ez hainbeste aprobetxatzea. Beraz, jaten duten kaltzioa gutxiago bereganatuz eta hezurretatik gehiago galduz osteoporosiaren arriskua bistan da.

Sarritan tratamendutzat hormonak ematen zaizkio emakumeari, edo kaltzioa gehitzeko osagarriak. Ahoz hartzen den kaltzio minerala (maskorrak birrinduz lortua) sarritan ez du gorputzak bereganatzen . Horregatik, polena gomendagarria da erabat, polenak dakarren kaltzioa (kaltzio organikoa) hezurretaraino iristen baita.

PrintEmail