kea3-18.jpg

Prostatitisa

Prostatitis-mota asko egon daitezke eta bat baino gehiago dira bakterio-infekzioz sortuak. Hemen prostataren handitzearen ondorioz (“Hiperplasia Prostatiko Onairea”= “Prostata-adenoma”) sortzen diren arazoetaz ari gara batik bat. Gizonezko gehienetan 50 urtetik gora doazenean gertatzen den fenomenoa da eta hainbat buruhauste eta ondoeza sortzen duena.

Polenak hormonak, bitaminak eta oligoelementuak dituenez, prostata “gaztetu” egiten du. Honi erasten zaio Faktore Antiinflamatorio Prostatikoa eta, hau dela medio, adinagatik gertatzen diren prostatako adenoma edo inflamazioetan lehen lerroko erremedioa da;  eta prostatako kantzerretan primerako laguntzailea. 

Prostatitisa  infekzio baten ondorioz gertatzen denean antibiotikoz tratatzen da. Minbizi kasuetan kirurgia ere ohikoa da. Polenaren eraginik onartuena prebentiboa da batik bat eta kirurgia eta erradioterapia erabili beharra suertatzen denean polena lagungarri gisara hartzen da.

(Ikus 9.-Zirkulazioa)

PrintEmail