martxel1-8.jpg

Zirkulazioa

Odol-zirkulazioko arazoak arrazoi askorengatik sor daitezke: E bitamina falta, sodio gehiegi, potasio gutxiegi,  janari azido gehiegi, zuntz gutxi jateagatik,  kolesterol altua, deshidratazioa, …

Flabonoideak odol-zirkulazioa hobetzen dute, kapilareetako permeabilitatea mantentzen dute eta antihemorragikoak, antibarikosoak eta antiflebitikoak dira. 

Zirkulazioarekin loturarik handiena duen flabonoidea errutina da eta errutina presente dago polenean.

Polenaren efektu kardio-baskularraren arrazoia da dituen hainbat osagaien arteko konbinazioa: flabonoideak, magnesioa, selenioa, potasioa, E bitamina edo sodio gutxi izatea. B6 eta B9 bitamina asko du polenak zeintzuek hemozisteina plasmatikoa metionina bihurtzen laguntzen duten eta ondorioz arteriosklerosia gutxitu egiten da. 

a) Hipertentsioa pixka bat erregulatzen du polenak, baina ez du eragin oso nabarmenik. Laguntza bat da, kontraindikaziorik gabea. Hipotentsore arin bat dela esan daiteke.

b) Odol-hodien hauskortasuna asko hobetzen du, flabonoideekin mintza egonkortzen die eta. Arteriosklerositik babesten du. Daukan errutina edo P bitamina kopuruagatik, kapilarrak, benak eta arteriak sendotu eta zabaldu egiten ditu eta, horregatik, arterien gogortze-prozesua berandutu egiten du eta baita hobetze-prozesua hasi ere. Oso gomendagarria da polena hartzea 40 urtetik aurrera, adin horretan hasten delako sistema kardiobaskularra era nabarmenagoan hondatzen.

c) Polenak kolesterolemia gutxitzen du eta LDL kolesterolaren (“kolesterol txarra”) eraginez arterietako hormetako inflamazio endoteliala gutxitzen du polenak, ateroma-plakaren (arterien butxaketa sortzen duena) sorkuntza ekidinez.

d) Polenak eragin antioxidantea du eta gorputzean erradikal askeen sintesia gutxitzen du eta, ondorioz, arteriosklerosiarekin loturiko gaixotasunetatik babesten gaitu.

e) Errutina (flabonoidea, polenaren pigmentu bat) bihotzaren inguruko odol-koaguloen garapena prebenitzen du. 

f) Selenioan elikagairik aberatsena polena da, % 517 du EEAn (Eguneko Ekarpen Aholkatua). Selenioari aitortzen zaio bere eragina minbizi, gaixotasun kardio-baskularrak eta gaixotasun inflamatorioak (Prostatitisa, besteen artean) prebenitzeko. Polenak aktuatzen du selenioaren kofaktore bezala glutation-peroxidasa entzimaren aurrean, zeinak zelulen zahartze bizkorraren kontra eragiten duen erradikal askeak eta ur oxigenatua eliminatuz. Sinergia bat dago selenioaren aktibitate antioxidatzailea eta E, A eta C bitaminen artean.

PrintEmail