martxel1-8.jpg

Alergiaren sorrera

Erle batek ziztatzen gaituenean hainbat osagai dituen likido bat sartzen digu larruazalaren barnera. Mingarria izaten da eta desatsegina. Hala ere, ez da arriskutsua izaten  gehienetan, eta normalean ziztada asko jasan ditzake pertsona batek hiltzeko arriskurik gabe.

Baina, ziztada bat heriogarri gerta daiteke pertsona jakin batzuetan, % 1ean edo, aipatzen da literaturan. Erle-pozoiarekiko alergia duten pertsonaz ari gara. Zorionez horrelako kasuetan aurkitzen direnek larrialdi-aldietako botikina eraman dezakete aldean eta baita ere has dezakete desentsibilizazioko tratamendua, zeinaren bidez, erle-pozoi purifikatua erabiliz eta dosi kontrolatuetan hartuz, iristen dira alergia galtzera.

Alergiaren jatorria  gorputzaren gaitasun immunologiakoarekin loturik argi eta erraz esplikatzea ez da gauza samurra, beste gauzen artean ikerlarien artean ere gauzak ez daudelako argi beti. Denok ezagutzen dugu norbait alergiaren bat duena, akaroei, polenari, fruitu lehorrei, … Medikuek sintomak kentzen dizkigute, baina ez digute arazoa errotik konpontzen, hain zuzen, gauzak ez daudelako erabat argi eremu honetan. Saia gaitezen, hala ere, dakiguna azaltzen.

(Eskerrak Juan Ijurkori marrazkiengatik eta Jose Antonio Navarro Doktoreari bere ekarpenengatik) 

PrintEmail