Propolia eta giza osasuna
Frogaturik dago propoliak aktibitate biologiko zabala duela eta bakterio, onddo, birus, inflamazio, eta tumoreen aurka eragiten duela eta aktibitate immunoestimulatzaileak dituela, ezaugarri antioxidanteekin batera.
Propoliaren etanol alkoholezko estraktuak efikazak dira giza patologia agenteen aurka: onddoak direla, edo birusak eta edo bakterio Gram-positiboak. Horregatik propolia duten dieta-osagarriak geroz ea gehiago ari dira ugaltzen erradikal askeek sortutako oxidazio-kalteen aurkako babestaile gisa e.b. arteriosklerosia, diabetesa edo minbizia.
Propoliaren eragin asko in vitro frogatu dira, alegia, laborategietan, baina oso gauza desberdina da giza-gorputzean izan dezakeen eraginaz hasten garenean alegia, in vivo, hor sartzen baitira: digestioa, zirkulazioa, organo desberdinak, hormonak, une bakoitzeko pHa, entzimak, ,,, eta, zergatik ez esan, gaixoaren izakera propioa. Gaixotasun berarekin eragin desberdina erakusten dute bi gaixoek propoliaren edo edozein sendagaiaren aurrean, ez daude bi gorputz berdin munduan.
Propoliaz ari garenean ere aldakortasun hori kontutan edukita hitz egin behar da. Ez da errezeta berdinik guztientzat.
Ondorengo laukian azaltzen dira propoli europarrak azaltzen dituen lau aktibitate biologikoren eragile edo osagaiak zeintzuk diren :
Aktibitate antibakterianoa | Flabanonak, flabonak, azido fenolikoak eta berauen esterrak |
Aktibitate antiinflamatorioa | Flabanonak, flabonak, azido fenolikoak eta berauen esterrak |
Aktibitate antitumorala | Azido kafeikoaren fenetil esterra |
Aktibitate antioxidatzailea | Flabonoideak, azido fenolikoak eta berauen esterrak |