abaraska1-2.jpg

Alergigilea eta antialergikoa

Antialergikoa

Propolia antialergiko bikaina da, izan ere, propoliak laguntzen du gorputzeko defentsa-sistema berrosatzen. Kontuan edukita, erreakzio alergikoa oker antolatutako defentsa besterik ez dela, erraz ulertzen da , propolia lagungarri dela prozesu alergikoetan.

Propoliak duen flabonoide-kopuru handia da propoliaren ezaugarri honen arduradun. Flabonoideek mastozitoen mailan kaltzio-kanalak blokeatzen dituzte eta histaminaren isurketa galerazten.

Alergigilea

Propolia alergien aurkako gai interesgarria bada ere, propolia bera izan daiteke zenbaitentzat alergigile. Horregatik, propolia erabiltzen hasi nahi duenak (azalean emanez edo ahotik hartuz) alergiarik sortzen dion konprobatu beharko du.

Pertsona batzuetan propolia inhalatze hutsak asma-krisi bat sor dezake. Beste pertsona batzuetan dermatitisa ("ukituz-ko dermatitisa") ager daiteke larruazalean aplikatzean. Bada sarritan kointzidentzia bat erle-ziztadei alergia dioten eta propoliari diotenen artean, baina ez da beti hala. Alergiaren sintomak propolia erabiltzeari uztearekin batera desagertzen dira.

"Ukituzko dermatitisa" duten erlezainek arazoa konpon dezakete erle-lanetan beti esku-larruak jantzita ibiliz.

Alergia nabaritu dutenek, bistan da, ez luketela propoliarik erabili behar, aurrez alergia desagertzeko tratamenturik hartu  gabe.

Alergia sortzearen erantzuleak azido kafeikoaren eratorriak diren ester batzuk dira, hain zuzen, ia propoli guztietan daudenak.

 Erlezainek ere hobe dute maskara erabili propolia erauzten ari direnean, biriketan propoli-hautsa sartu eta erreakzio alergiko handiak sor baitaitezke.

PrintEmail