martxel1-8.jpg

Antiinflamatorioa

Propoliak erantzun onak ematen ditu inflamazioen aurrean, adibidez, kornearen inflamazioan, artritis erreumatoidean eta intubazio luze baten ondorengo trakea eta faringeko inflamazioetan. Prostatitisaren kasuan ere oso emaitza onak ematen ditu.

Bere osaketa kimikoak primeran esplikatzen du propoliaren eragin antiinflamatorioa:

    * Dauzkan flabonoideetako askok lisosomen mintza egonkortzen dute, adenosintrifosfatasa eta           hialuronidasak inhibitzen dituzte.; bestela esanda, zelulak hautsi eta likidoak galtzea ekiditzen dute, eta horrela hantura txikiagotu egiten da.

    * Propoliak daukan zinka (Zn) dela eta, zelulen metabolismoa egonkortzea lortzen da propoliarekin.

    * Uste da azido kafeikoak duela dihidrofolato erreduktasa inhibitzearen ardura. Horrek gutxiarazi egiten du inflamazioaren zuzeneko bitartekariak diren interleukina eta prostaglandinak sortzea. Azido kafeikoak ezabatzen du prostaglandinen eta leukotrienoen produkzioa, dauzkan ester bat eta kertzetina baliatuz.

    * Demostratuta dagoen beste mekanismo bat azido arakidonikoaren lipooxigenasaren bidea ezabatzea da.

PrintEmail