martxel1-8.jpg

Antimikotikoa

Propolia efikazia handiz erabiltzen da gorputzeko onddoen gaixotasunen aurrean. Propoliak galtzen ditu: Candida albicans, Trichophyton rubrum eta Microsporum canis. Larruazalean azaltzen diren onddoen aurrean propoli-tintura bere hartan erabiltzen da, kotoi baten bidez onddoen inbaditutako zona igurtziz.

Azkurarengatik sarritan azala eteteraino jarduten da gaixoa igurtzi eta igurtzi. Propolia ematean, alde batetik, onddoak erasotzen ditu eta egun gutxiren buruan sendatuko zaio eta bestetik, egindako zauriak ez gaiztotzen lagunduko dio eta azkar zikatrizatzen.

Honela tratatzen dira piszinetan eta, oin-zolan sortzen diren onddoak, edo aho-barnean agertzen diren aftak (Hauen kasuan kotoi-makilatxoa propolitan busti eta afta ukitu behar da eta ahal den neurrian segundo batzuk beraren kontra mantendu. Lehen egunean alkoholetan disolbatutako propoliak erre egiten du eta ur pixkatetan disolbatuta ematea ere ez da txarra. Hurrengo egunetan errazago jasaten da alkohol purua.

Onddoak mukosa intimoetan daudenean (baginan, adibidez) ez da alhohol-tintura bere hartan ematen. Norberak propolia aplikatu nahi badu, baselina edo argizari eta olioz eginiko ukendu batean disolbatu egin behar du alkohol-tintura  eta gero eman, alde batetik, alkoholak erre egiten duelako eta, bestetik, propoliak mukosetan itsatsita denbora gehixeago iraun dezan. Merkatuan badira baginarako prestatutako propolidun obuluak.

Onddoen aurkako eragin hau propoliak dituen konposatu fenoliko hauei zor zaie: azido bentzoikoa,  galangina, kaenpferola, azido kafeikoa, sakranetina, perostibeno, estalibdeno, bisabol eta pinozenbrina. Gainera propoliak gorputzeko sistema immunitarioa bizten du eta horren ondorioz makrofagoen (monozitoen) kopurua gehitzen da.

PrintEmail