erleak_eztia-29.jpg

Antioxidatzailea

Antioxidatzaileak dira talde heterogeno batean sar daitezkeen gai desberdinak: bitaminak, mineralak, pigmentu naturalak eta beste landare-osagaiak eta entzimak, zeintzuek blokeatzen duten erradikal askeen eragin kaltegarria.

Erradikal askea oxigeno-atomo bat da elektroi bat falta duena (Oxigenoaren atomo egonkorrak 8 elektroi ditu eta ez-egonkor bihurtzen da elektroi bat galtzen duenean). Elektroi hori falta duenez, zelularen mintzetik hartzen du eta han beste erradikal aske berri bat sortzen da, kate-erreakzio bat sortuz.

Kate-erreakzio hau antioxidatzaileek eteten dute, oxigeno-atomoak neutralizatuz.

Azken aldian garrantzi handia ematen zaie antioxidatzaileei gure gorputzeko gaixotasun larri batzuen prebentzio-iturri direlakoan, e.b. gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, Alzheimerra, eta abar

Antioxidatzaileen bi iturri daude, batetik, jatorri endogenoa dutenak, alegia, gorputzak berak zeluletan sortzen dituenak, entzimak batik bat. Bestetik, jatorri exogenoa dutenak, gure dieta bidez gureganatzen ditugunak, batik bat, landare-jatorrikoetatik: fruta, lekari, barazki eta zereal integralak. Propolia ere exogenoen taldean sartzen da . Behin 40 urtetik aurrera ona da kanpotik antioxidatzaileak  jatea. Dosiaren kontrola oso garrantzizkoa da kasu honetan, zeren eta propoli-dosi handietan alderantziko papera joka baitezake.

Antioxidatzaile onak dira A bitamina, C bitamina eta E bitamina. Barazki edo fruta gorri gordinak janez antioxidatzaileak gureganatzen ari gara.

Gure estres modernoa gainditzeko hartzen ditugun zigarro,kafe eta alkoholdunek gehitu arazi egiten dituzte erradikal askeak, zahartzaroko gaixotasunen arriskua gehituz.

Propoliari ezaugarri antioxidatzaileak azido bentzoikoaren esterrek ematen diote. Propoliak duen bentzoato sodikoa kontserbatzaile orokorra da.

Lipidoak oxidatzean peroxido toxiko bihurtzen dira.  Propoliaren flabonoideek lipidoen oxidazioa ekiditen dute gibelean, peroxidoetatik gorputza libratuz. LDL kolesterolaren oxidazioak ere arterioesklerosiaren arriskua handitzen du eta, alderantziz, propolia hartzeak.

Propoliak dituen azido fenil-karbonikoak eta zenbait flabonoidek ere ahalmen antioxidatzailea dute.

Propolia antioxidatzaile gisa erabiltzen denean, atsedenaldiak eginez hartu behar da, e.b. 45 egunez hartu eta beste 45 egunez atseden hartuz.

PrintEmail