propoli-sarea-17.jpg

Bakterioen kontrakoa

Propoliaren zenbait osagaik aktibitate bakterizida (bakterioak hiltzekoa) edo bakteriostatikoa (Bakterioei garatzen ez uztekoa) dute: Azido bentzoikoa (bere eratorriekin: azido oxibentzoikoa eta azido metoxibentzoikoa); azido p-kumarikoa; azido kafeikoa; azido ferulikoa; seskiterpenoak (bereziki bisabola); galangina.

Helicobacter pylori bakterioaren ( gastritis, eta urdaileko ultzera eta minbizi askoren erruduna)  aurka bere eragina frogatuta dago. Horren eragileak flabonoideak dira: pinozenbrina, galangina eta krisina. (Ikus 19. Puntua: Patologia gastrikoak).

Propoliak (konposatu fenoliko batzuen eraginez, azido zinamikoa, adibidez) bakterioen zitoplasma-mintza eta zelula-hormak desorganizatzen ditu. Mintza apurturik, giza gorputzeko inmunitate-sistemaren menpe geratzen dira edo gaixoak har ditzakeen antibiotikoen aurrean. Gainera, bere proteina-sintesia eragozten die, ugalketa ekidinez.

Hortz-karies  ( Staphylococcus mutans-ek sortua) edo gingibitisaren aurka oso eraginkorra dela frogaturik dago; kasu hauetan ere kotoi-makilatxoz  aplika daiteke.

PrintEmail