kea2-12.jpg

Parasitoen kontrakoa

Amebiasia, hidatidosia eta giardiasiari ( Giardia lambliak sortua) buruz ari gara batik bat. Amebiasiak gibelean kokatzen da, hidatidosia biriketan eta giardiasia behazun-xixkuan. 

Eraginkorra agertu da Trichomonas, Trypanosoma cruzi edo Toxoplasma gondii  (haurdunaldiko toxoplasmosis gaixotasunaren eragilea) parasitoen aurka.

Ohiko antiparasitarioak hartzen direnean haiekin batera hartuz gero propolia, elkarri laguntzen diote. Haiek funtzionatzen ez dutenean propoliarekin bakarrik aproba egitea gomendagarria da, emaitza onak eman izan dituelako.

Propoliaren osaketa kimikoa da horren erantzulea: Parasitoen aurkako gaitasuna flabonolek ematen diote, batez ere, azetobeturolak eta azido fenolkarbonikoak. Baita ere, azido oxibentzoiko eta azido metoxibentzoikotik abiatuta sortzen diren erradikal bentzilikoen konposatuek.

PrintEmail