Patologia gastrikoak
Propolia eraginkortasun handiarekin erabili izan da patologia gastrikoetan, batez ere hiperazidotasunarekin loturik daudenekin, adibidez, ultzera gastro-duodenala eta gastritisa.
Propoliak dituen luteolina, apigenina eta krisina gai dira urdailaren sekrezio azidoa blokeatzeko. Modu berean C artepilinak zuzenean eragiten du Helicobacter pylori (gastritis, eta urdaileko ultzera eta minbizi askoren errudun den bakterioa) bakterioaren aurka. Horren eragileak flabonoideak dira: pinozenbrina, galangina eta krisina.