abaraska1-2.jpg

Epiteliogilea, zikatrizatzailea

Epitelioa da gure gorputza eta hainbat organo estaltzen dituen ehuna. Ehun horren etendura gerta daiteke ebaki, zauri, ultzera edo erreduraz.

Zauriaren zikatrizatzea ehunetako zelulen ugaritzearekin loturik dago, ehun berria sortu behar du zauria ixteko. Propolia zikatrizatzile ona da.

Propoliak zikatrizatzean eragin ona izateko duen gaitasunaren gakoak hauek dira:

  • Azal zaurituetan sarritan egoten dira mikroorganismoak zikatrizatzea eragozten dutenak. Propoliak mikrobio askoren gain du aktibitate inhibitzailea.
  • Zelulak eta bere mintzak egonkortzen ditu propoliak eta, berak dituen glikosidoen bidez, zauriko zelulen metabolismoa bizkortzen.
  • Zikatrizatze-beharra dagoen kasuetan lagungarri diren oligoelementuak ditu propoliak.
  • Propoliaren aktibitate antioxidatzaileak zerikusi handia du bere zikatrizazio-ahalmenarekin, oxigenoaren erradikal askeak deuseztean, hauek erasotzen dituzten eta ehunen berrikuntzan beharrezkoak diren hainbat molekularen presentzia areagotzen baita. 
  • Propoliak dituen aminoazido batzuen eragina ere bada: Prolinak kolagenoa eta elastinaren sintesian parte hartzen du; Argininak zelulen ugalketa bultzatzen du.

Bost faktore hauei esker, propoliak larruazalaren geruza basalean gehitu egiten du mitosi-indizea eta keratinizazioa handitzen. Ehunetako zelulen mailan fibroblasto helduak gehitu egiten dira eta hauek kolageno-zuntzak ekoizten dituzte. Gainera, zuntzak holakoetan paraleloan kokatzen dira, eta hori dela medio, propoliaz tratatutako ormainak ez dira hain nabarmenak.

Normalean propoli-tintura izaten du jendeak etxean eta aipatutako azaleko zaurien aurrean ezin du alkohol-disoluzioa besterik gabe erabili. Lehenik, bereziko genituzke zauri, eten,ultzera edo erredura larri eta handiak; hauetan medikuaren aholkularitza eta eskuek tartean egon beharko dute beti. Bigarrenez, aldiz, azaleko kalteak txikiak direnean, norberak aplika dezake propolia bere iritziaren arabera. Argi dago alkoholak erre egiten duela zauri irekian eta propolia ukendu batean nahastuta errazago eman daitekeela. (Ikus xxxxx nola nahasi ukendu batean). Ura gehituz pixkat errebajatzea ere ez da gauza txarra lehen emanaldietan batez ere.

Zauria gaiztotzen hasia baldin badago, ez du kalterik propolia eman aurretik zauria ondo garbitzeak desinfektatzaile bat emanda edo, horrela lan batzuk jadanik eginak aurkitu baititu propoliak.

 

PrintEmail