Esterolak eta esteroideen eratorriak
Esteroideak lipido ez-saponifikagarriak dira, eta kontsidera daitezke isoprenotik eratorriak, baina katea linealak osatu ordez, egitura ziklikoak osatzen dituztenak, ziklopentano-perhidro-fenantreno edo esterano deituak. Hau lau eraztunez osatua dago (hiru hexagonalak eta bat pentagonala) eta 17 karbono-atomo ditu. Oinarrizko egitura hau aldatzen da han edo hemen itsasten zaizkion talde funtzionalen arabera, batzuk hidrofiloak (karboniloak eta hidroxiloak) eta hidrofoboak besteak (katea hidrobarbonatuak).
Gizakian aurkitzen ditugun esteroideak:
- Esterolak: 27-29 karbono-atomo dituzten esteroideak dira. Animalietan esterolik arruntena kolesterola da; goi-mailako landareek fitosterola edukitzen dute;
- D bitamina
- Azido biliarrak
- Hormona sexualak
- …