erleak_sarreran-10.jpg

Propoliari alergia

Beste hainbat produktuekiko bezala, propoliarekiko alergia izan dezake pertsona batek. Horregatik bapatean inongo zuhurtasunik gabe ez da erabili behar, adibidez, zauri ireki bat zikatrizatzeko asmoz.

Azaleko onddo-gaixotasunen aurka eta zauriak ixteko eta abar nola propolia oso ona den, lehenengo aldiz erabiltzen denean komeni da azaleko toki txiki batean eta kopuru txikian ematea. Propoliak ukitutako unean gorritasuna, inflamazioa eta azkura (erreduraren antzekoa) (“ukituzko dermatitisa” deitua) sortzen ez bada, jarrai daiteke gehiago ematen.

Alergia agertuz gero, (gorritasuna propolia ematen ari den puntuan edo beherakoa, ahoz hartzen ari bada) emateari edo hartzeari uztearekin batera desagertzen dira alergia-sintomak, ez da beste ezer egin behar.

Alergia izan dezaketenak:

a) Beste produktu kimikoei eta (e.b. garbikariei), alergia dutenak.

b) Erle-pozoinari alergia diotenetan ere maiz agertzen da alergia.

c) Propoliarekin harreman handia izan dutenek (e.b. erlezainek) sentiberatasun handia izan dezakete propoliarekin, dermatitisa azalduz.

d) Propolia alkoholetan disolbaturik saltzen denez maiz, kontu izan behar dute, noski, alkoholari alergia diotenek.

Alergia-sortzaileak

Propoliarekiko alergiaren errudunak azido kafeikoaren eratorriak dira, bereziki prenil-kafeatoa eta beste kafeatoak. (Ikus Propoliaren Osaketa Kimikoa atala).

PrintEmail