kea3-18.jpg

Erlezaintza

Erle-produktuei eskainitako gune hau erlezainek ere bisitatuko dutela iruditzen zait eta erle-produktuen propietateaz gainera, izango dutela kalitatezko produktuak ekoizteko gogoa. Hemen zabaltzen den atal honetan erlezainak ez du aurkituko erlezaintzari buruzko tratatu bat, baizik eta ekoizle den aldetik, erle-produktu onak sortzeko, edo hondatzeko arriskutik aldentzeko hartu beharreko neurriak.

Erlezain-mota asko dago, batzuek eztigintzan aritzen dira soilik eta ez dute gero eztia enplegatzeko gogorik izaten; beste batzuek eztia ekoitzi, atera, ontziratu eta saldu dena beraiek egiten dute. Horregatik, baita ere atal honetan sartuko ditugu erlategian ez ezik eztia ateratzean edo ontziratzean ere kontutan hartu beharreko neurriak.

Gure artean eztigintza nagusi den arren, polen, propoli, edo erregina jelea ekoizten dutenak ere badira. Haiekiko erreferentziak ere egingo dira, nahiz eta aitortu haien ekoizpenean gutxi aritua naizela.

martxel1-8  

PrintEmail