propoli-sarea-17.jpg

Altzak ez ipini lurrean

Erlezaina erlategian erlea miatzen ari denean, batez ere altza jarrita daukanean, altza kendu eta nonbait utzi beharra izaten du umetegia inspekzionatzen ari den bitartean.

Ohitura txarra da altza lurrean uztea, laukien azpialdean mendiko lur, orbel, edo simaurra itsatsi daitekeelako. Oso zaila da gero, horien azken arrastoak kentzea.

Altzan itsatsitako zikin horietan hainbat mikrobio sar daitezke eztitan eta eztitan sartu ondoren ugaldu, ugalduko ez badira ere, zenbait gaixotasun garraia dezake eztiak.

Aholkua: Ohitura ona da miatzen ari garen aldameneko erlauntzaren gainean edo lurrean, gaineko tapa ahuspez ipintzea eta haren gainean eskuetan hartutako altza. Lurrean ipintzekotan, altza albo baten gainean pausatuta utzi.

PrintEmail