kea3-18.jpg

Erle-produktuak ez eduki eguzkitan

Nork ez du ikusi polena eguzkitan lehortzen erretiluetan zabalduta?. Nork ez du ikusi eguzkitan eztia dendako atarian edo erakusleihoan? Nork ez ditu eguzkitan eduki propoli-sareak erlea miatzen ari den unean?

Erle-produktu guztiak minutu gutxitan galtzen dituzte beren onurak eguzkitan edukitzen badira.

Aholkua: Polena lehortu nahi bada, edo eztia epeldu, egin gela epelean (40ºCtik behera) baina inoiz ez eguzkitan.

PrintEmail