kea3-18.jpg

Eztia ez da berotu behar

Erlauntzean eztia 35⁰C inguruan egoten da. Udan gehiegi berotzen bada, erleek aireztatzen dute hegalak astinduz eta elkarren segidan jarriz kanporantz aire-korronte indartsua sortuz.

Jakin denok dakigu eztia sortzen den unetik degradatzen hasten dela pixkana-pixkana, zenbat eta tenperatura altuagoan eduki orduan eta azkarrago.

Beraz, erleak zaintzen du erlauntzeko tenperatura, eta erlezainak zaindu behar du behin erleari kentzen dion unetik kontsumitzailearengana iritsi arte. Kontsumitzailearen esku egongo da etxean eztia ondo zaintzeko lana.

Ezti komertzializatzaile handiek (marka zuri gehienek) eztia pasteurizatu egiten dute, alegia, minutu batzuetan 80-90⁰Ctan berotzen dute, baina ez esnearen kasuan bezala mikrobio batzuk hiltzeko, baizik eta kristalizatuko den eztia likido bihurtzeko. Horrela eztiaren propietate biologikoak galtzen dira.

Eztia likido bihurtzeko tentazioa handia da erlezain txikietan ere, eta handiagoa eztia hondatzekoa, etxe handi horiek dutena baino handiagoa, ez baitute gehienetan eztia bizkor berotu eta bizkor hozteko teknologiarik.

Aholkua: Eztia ez berotu inoiz 30-35⁰C-tik gora. Eztia gogortzeko arriskua ekidin nahi baduzu sartu konjeladorean (-20⁰C-tan) edo ikasi ezti kremosoa egiten. (Ikus gai hauek zabalago web honetako EZTIA atalean)

PrintEmail