propoli-sarea-17.jpg

Medikamentuen erabilera

Erleak baditu bere gaixotasunak eta ez gutxi. Erlezainak oso modu desberdinetan egiten die aurre horiei. Araudi ekologikoetan lan egiten dutenek oso mugaturik dute medikamentuen erabilera, baina inongo araudi berezietan sartu gabe daudenek edozer gauza egiteko bidea libre daukatela uste da.

Zein batak, zein besteak, denek helburu bat eduki behar dute eta da, eztia ezin dutela plagizidekin edo medikamentuekin kutsatu.

Hemen arazoari aurre hartzeko aholkuak emango dira.

Eztialdian, erlea nektarra ekartzen ari denean, ez zaio erleari medikamenturik eman behar, bestela nektarrarekin nahasi eta eztia kutsatuta gera baitaiteke. Beraz, erleak altzarik gabe egon beharko du.

Altza gabe egonik, medikamentua erlea umetegian mugatuta dagonean emango zaio. Hori eginda, kontuan eduki behar da umetegiko eztia eta abaraskak kutsatzen ari gaitezkeela. Ondorioz, ohitu beharko du erlezaina umetegitik eztirik ez kentzen botikaren bat eman badie edo botikaren bat han sartuta eduki badu. Umetegiko laukietan erleari emandako janari-hondarrak ere egon daitezke.

Aholkua: Medikamentua emateko unean altzarik gabe eduki erlea eta umetegitik ez kendu eztirik.

PrintEmail