erregina-19.jpg

Kontzeptuak

3 kontzeptu daude glosarioan.
Glosarioko kontzeptuak bilatu
Honekin hasi Barnean du Hitz zehatzaAntzeko hitza
Kontzeptua Definizioa
bitaminak

Elikagai naturaletan azaltzen diren konposatu organikoak dira. Gure gorputzak ezin ditu berak sintetizatu (D bitamina salbu) eta derrigorrez janarien bidez bereganatu behar ditu. Kantitate txikietan azaltzen dira janari naturaletan, baina biziari eusteko beharrezkoak dira. Entzimen funtzionamenduarekin oso loturik daude eta katalizadore gisara funtzionatzen dute.

botulismoa

Haur-botulismoa elikagai bidezko gaixotasun larri bat da, urtebete baino gutxiago duten haurrei erasotzen diena. Gaixotasun hau Clostridium botulinum bakterioaren esporak irensteagatik sortzen da, zeinak haurraren hesteetan ugaldu eta toxina botuliarra sortzen duten. Urtebetez beheko haurrek, zaharragoek ez bezala,  ez dute oraindik hestea ondo garaturik espora hauen ernalketa eragozteko. Urtebetetik aurrera ez dago arriskurik.

entzimak

Entzimak molekula konplexuak dira, proteina-izakerakoak eta zelula barnean gertatzen diren hainbat prozesu errazten edo laguntzen dute. Bizidunon gorputzean gertatzen diren eraldaketa kimiko guztiak , alegia, metabolismoa deritzoguna, entzimen eraginez sortzen dira.