erleak_eztia-29.jpg

Lege eta araudiak

Europako arteztarauak eta arauak

Eztiari buruzko 2001/110/CE arteztaraua ( e spainieraz | frantsesez | ingelesez)

Ezti ekologikoari buruzko 889/2008 arteztaraua ( e spainieraz | ingelesez)

Produktu ekologikoen ekoizpenari eta etiketazioari buruzko 834/2007 arteztaraua ( e spainieraz| ingelesez )

  • Arteztarauan erlezaintzari dagozkion edukien ENEEK-en laburpena ( e spainieraz)

Estatu-dekretuak

Eztiari buruzko Espainiako 1049/2003 errege-dekretua ( e spainieraz)

Eztiari buruzko Frantziako 2003-587 dekretua ( frantsesez)

Jatorri-deitura babestuak

Miel de La Alcarria ( e spainieraz)

Miel de Granada ( e spainieraz)

Miel de Villuercas Ibores ( e spainieraz)

Euskal Herriko eztiaren araudiak

Eusko Labeldun eztiaren araudia

Bestelako araudiak

Argentinako propoliaren araudia ( e spainieraz)

Zergatik horrenbeste araudi?

Bat baino gehiago harrituko da hainbeste araudi ikusiz eztiaren gainean. Badira hainbat arrazoi horrela izateko:

1.-Mundu osoan ekoizten den produktua da eztia.

Kontinente guztietan daude erleak, eztia pilatzen duten erleak. Ameriketan orain direnak Europatik eramandakoak dira. Bertakoek ez zuten hemengoek bezalako ezti-pilaketarik egiten. 

2.-Garrantzi handiko jarduera ekonomikoa dago bere inguruan.

Mundu osoa hartuta urtean milioi eta erdi tona ezti sortzen da gutxi gora behera. Espainian 20.000 tona eta Frantzian 17.000 tona. Hiru estatu handiek kontrolatzen dute munduko merkatua: Estatu Batuek Amerika, Japoniak Asia eta Alemaniak Europa. Inportazio-esportazio ikaragarrian sartuta dago eztia.

3.-Munduko txoko bakoitzean ezti desberdina sortzen da.

Eztiaren ezaugarriak loreek ematen duten nektarrarekin erabat lotuak daudenez, eta nola leku batetik bestera aldatzen diren landare basatiak edo landatuak, eztia ere desberdina sortzen da eskualde batean eta bestean. Hainbeste tona kontinente batetik bestera, eta hain desberdinak diren eztiak baldin badabiltza, merkatua saiatu da produktua sailkatzen eta merkatuaren araberako arau komertzialak sortzen. Merkatuan ezti-mota batzuk jarri eta promozionatu dituzte eta mota hauen purutasuna neurtzeko  teknologia egokitu dute. Prezioa irizpide horien arabera aldatzen da.

4.-Maneiu desegoki batez erraz honda daiteke eztia.

Eztia denborarekin hondatzen doan gaia da. Arin mugitzen da merkatua eta merkatuak berak sortzen ditu trukaketa komertzialerako behar dituen arauak. Eztiaren adina garrantzizko aldagaia da. Interes komertzial hutsek gidatuta, ezti likidoaren merkatua hedatu dute mundu osoan, nahiz eta jakin eztiak berez kristalizatzera egingo duela eta likidotzeko pasteurizazio-prozesua jasan ondoren gai gozagarri huts bihurtzen dela, propietate biologiko gehienak galduz.

5.-Kontsumo handiko produktua da.

Eztia produktu naturala da, ez du eztiak eztia ez den beste ezer eduki behar. Horregatik erakunde publikoek herritar kontsumitzailea babestu asmoz araudi bereziak sortu dituzte eztiarentzat. Aspaldidanik gainera. Ez da gauza bera gertatzen beste erle-produktuekin.

6.-Kalitatearen eta bertakotasunaren eskaera handitzen joan da.

Merkatua ezti merke eta eskasekin betetzearekin batera, han eta hemen kalitatezko merkatua zabaldu nahia sortu da. Nork ez ditu gogoan Euskal Herrira etortzen ziren ezti-saltzaileak “Mielero miel, miel de Alcarria” oihuka?. Horrela, adibide honi jarraituz, 1993an Jatorrizko Izendapen Babestua lortu zuten, kontsumitzaileari lekukotasuna (La Alcarria) bermatu nahian. Izendapena lortu aurretik urte askotako analisiak eta ezti-mota horri dagokion araudia landu ziren, noski. Urte horretan bertan EAEn Eztiaren Kalitatezko Eusko-Labela sortu zen, bere araudi propioarekin. Araudiarekin hasi aurretik, hemen ere, bi urteko azterketak egin ziren. EAEko erlezainek sortua izan arren, EAE baino eremu zabalagoa du produkzio-gune; eztiaren kalitatea du helburu. Ezti ekologikoaren araudia ere sortu zen 2008an, jatorri geografiko jakin bat baino gehiago ingurune garbi eta teknika garbiz sortutako eztia bermatuz.

Horrela, bada, Jatorrizko hainbat izendapen, Kalitatezko markak, Ezti ekologikoa, … Europako alde hau araudiz betea dugu, ezti orok bete behar duen Europa mailako araudiz gainera. Apurka-apurka joango gara araudi desberdinok hemen eskegitzen, kontsumitzaileak bereiz ditzan eta zigilu edo prezintu bakoitzaren atzean zer dagoen jakin dezan.

PrintEmail