eztitegia2-15.jpg

Eusko Labeldun eztiaren funtzionamendua

Kontsumitzaileak maiz entzungo ditu kontuak: “Nire eztia labelduna da”; “Nire eztia labelduna baino hobea da”; “Nire eztiak labela ez eduki arren, hura bezain ona da”. Esaldi guztiok izan daitezke egia. Eusko-Labeldun eztiak bezala, hainbat eztik bete ditzake kalitatezko baldintzak, baina Eusko-Labeldunaren bereizgarria da, erakunde independiente eta berme handiko batek (HAZI Fundazioak) ziurtatzen duela ezti hori kalitatezkoa dela, eta kontsumitzailearentzat garrantzizkoa da gaur egun hori jakitea, edonork kalitatea aho-betez erabiltzen duen garaiotan.

Eusko-Labeldun eztiaren definizioa, bada, hau izan daiteke: HAZI Fundazioaren “K” logoa daraman prezintuarekin komertzializatzen den eztia. 

Hurrengo galdera izan daiteke, “zein eztik darama “K” prezintua?”. Erantzuna da, “Eztiaren Eusko-Labelaren ARAUDIA betetzen duenak eta HAZI Fundazioak hala ziurtatzen duenak”. Planteamendua sinplea da oso. Hemen hori nola gauzatzen den agertzen saiatuko gara.

Eztiaren eusko-labelaren araudia

1.993an Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (EHAO) argitaratu zen Eztiaren Eusko-Labeldunaren araudia (Ikus LEGE ETA ARAUDIEN ATALEAN). Hori izan da egin den argitalpen ofizial bakarra, baina orduz gero aldaketak izan ditu araudi horrek eta ondoren agertzen direnekin alderatzen bada, nabarmenduko zaizkio batzuk.

Aldaketa horiek HAZI Fundazioa eta ekoizleen Komite profesionalaren artean adostuak izaten dira, beti ere azken hitza Fundazioarena izaten bada ere. Esan nahi da, ekoizleen proposamen guztiak ez direla iristen arauetan finkatzera, Labeldun produktu guztien baitan eta haietako esperientziaren ondorioz Fundazioak ez dituelako guztiak onargarriak ikusten.

Agenteak

Eusko-Labeldun eztia kontsumitzaileen etxeetara iritsi arte agente desberdinek hartzen dute parte (klikatu ondorengo bakoitza): 

PrintEmail