eztia_erlauntza-16.jpg

Erleak

Arraza

Eusko-Labelaren araudiak ez dio ezer erle-arrazari buruz. Orain arte Eusko Labelean izena emanda dauden erlezainak bertako arrazarekin dabiltza. Penintsula Iberikoan bizi den erle-arraza “Erle beltza” deitua da, Apis mellifica mellifica, hain zuzen.

Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuak

EAEn bizi den erlezainaren eztiak Eusko-Labelaren logoa eraman ahal izateko, bere erleak EAEn egon behar dute erregistratuak eta erlauntzetako umetegi eta altza guztietan EAEko erregistro-zenbakia itsatsirik izango dute. Lege orokorrak ez du behartzen altzetan erregistro-zenbakia eramatera, umetegian soilik baizik. Eusko-Labeldun eztia abaraskatan (altzetan) heldu behar duenez eztitegira, altza guztiak etorri behar dute ondo identifikatuak.

Erleen kokapena

Erlezainaren erle guztiak hainbat hilabetez EAEn egon behar dute, gutxienez hiru hilabete. Denboraldi horren berri ematen dio erlezainak HAZI Fundazioari eta ustiapen-orrian apuntatzen. 

Transhumantzia

Erlezainak  nonahi eduki ditzake bere erleak EAEko geografian barna.  Erlezainak transhumantzia ere egin dezake, urtean zehar ezti-uzta bat baino gehiago izateko. HAZI Fundazioak erabakitzen du EAEtik kanpora zein lurraldeetara egin daitekeen transhumantzia. Une honetan EAEren mugakide diren probintzietara eraman daitezke erleak, alegia, Cantabria, Burgos, Soria, La Rioja, Nafarroa, eta Iparraldera. 

Eusko-Labelean dauden erlezainek debekaturik dute EAEtik kanpora dauden lurraldeetan erleak urte osoan finko edukitzea. Denboraldi batean bederen EAEn egon behar dute.

Erlezainak bere ustiapen-orrian apuntatuko ditu hilero zenbat erle dituen eta non.

Urtean zehar HAZI Fundazioko ikuskatzaileak urte osoan zehar bisitatzen ditu derizkion erlategiak eta Eusko-Labelak erlategietan ere bete beharreko arauen kunplimendua ziurtatzen du eta, bidenabar, ezti-ekoizpenaren ebaluazioa ere egiten du.

PrintEmail