martxel6-25.jpg

Eztia

Aurreragoko puntuetan zehazkiago tratatuko badira eztiari buruzko gaiak, hasieratik eman dezakegu zein baldintza bete behar dituen Eusko Labeldun Eztiak:

Eusko-Labelaren ezaugarria (“K”) eraman ahal izango duten eztiak:

  • a) Eztiaren Eusko-Labelaren araudiko ezaugarriak izango dituzte.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako erle eta erlezainek ekoiztuak izango dira.
  • c) Euskal Autonomia Erkidegoan erauziak eta ontziratuak izango dira.

Kapitulu honetan batez ere Eztiaren Eusko-Labeleko araudiak zer eskatzen duen azalduko da, eztiari berari zer eskatzen zaion. (Irakurleak beste hainbat azalpen aurkituko ditu WEB honetako EZTIAREN KALITATEA atalean; Hainbat kontzeptu kimiko ulertzen lagunduko dio).

Eusko-Labeldun eztiak, noski, gutxienez eztiari buruz Europan indarrean dagoen legeak dioen guztia beteko du. (Ikus Direktiba 2001/110/CE web honetako ARAUDIAK atalean). Honek esan nahi du, Europako Direktiba baino zorrotzagoko araudiak eduki daitezkeela, baina inoiz ez ahulagoak. Eztiaren Eusko-Labela hainbat parametrotan Europakoa baino zorrotzagoa da, esan daiteke, Europako zorrotzenetakoa dela. Ondoren aipatuko dira desberdintasunik handienak:

PrintEmail